MIKROIPUINA

maddalen.martin@jakintza.net 1647428093736 LAMAXAren ibilbidea | 2022-04-26 17:38

DBH3ko lehenengo hiruhilekoan, Euskera ikasgairako Gorkak, hau da, gure irakasleak mikro ipun bat idaztea eskatu zigun. Mikroipunak 100 hitz eduki behar zituen gutxi gorabera eta hemen duzue horietako eredu bat.                        

ZU ERE IZAN ZAITEZKE EUSKALDUN                                                                                                   

Igandea zen, eta Jon urduri zegoen ordu gutxi barru Korrika pasako baitzen Donostiatik. Gainera, berak lekukoa eramateko aukera edukiko zuen; hura ilusioa! “Ikusi mendizaleak” abestia abesten ari zen bitartean Zurriolarantz abiatu zen. Hara iritsitakoan mutil bat emakume bati hitz / esaldi  arrazistak esaten ikusi zuen. Emakumeak zioenez, Shanghain jaio arren euskalduna sentitzen zen; eta hori dela eta, Korrikan atera nahi zuen. Jonek bere lekukoa  emakumeari eman zion eta honek txalo zaparrada baten artean bukatu zuen kilometroa.  Izan ere, denok daukagu euskaldun sentitzeko eskubidea jaio garen tokia aintzat hartu gabe. Azken finean, euskalduna izatea ez delako herentzia bat, erabaki bat baizik.


Utzi iruzkina: