Barak al do
Bidea eginez joan da, eta hasiera batean hain urrun zegoen Abenduaren 13a ere, hurbilduz ari da. Estresantea behar du azken aste honek zortzikotearentzat,tartean gainera, Durangokoarekikoak ere, egin behar direnean.
Dauden zortziak (ez dauden batzuk ere,noski ) gai dira ohore handiz txapela jazteko. Egun bakarrekoa da finala, golaverageak zer esanik ez du, edo bai, baina hori soilik epaileen esku dago.
Aurtengoan ere badut nire gustoko kandidatua. Beste zazpiei inolako meriturik kendu gabe, eta are gutxiago orain arteko txapeldun handiaren dohaiak gutxietsi nahian, Maialen da nere apustua.
Izugarrizko komunikatzaile indartsua da: egoeren deskribaketa, sentimentuen azaleratzea, unean uneko elementuei lotzen jakitea, lagunari entzun, erantzun eta bideak egiteko gaitasuna, bihotzerainoko gezien jaurtiketan espezialista...Todoterrenoa.
Gehitu diezaiogun horri,dagoen tokian egoteko egin behar izan duen plusa. Erraz ikusten dugu orain goi-goian dizdiraz,baina bere lana izan da horraino heltzea.Guztion errespetua irabaztea. Hasiera batean, batzuen ustetan, bere presentzia soilik politikoki zuzena izatera mugatzen zen.Hau da, ez zen bere meritoengatik deitua izaten,ondo ematen zuelako,besterik gabe. Aspaldi,uste ustel horiek bidean gelditu arazi zituen eta ekinaren ekinez gizonezkoen eremu horretan sartu, burua altxatu eta duintasunez mantentzen jakin du .Bidean bertso-kideen laguntza zintzoa ere jaso du, hasieran aitaren paperean, ondoren parez-pareko paperean ere.Baina meritua berea da. Horregatik aupa zu Maialen!.
Barak al do.Guk ere.Yes, you can Maialen!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: