Morboa vs Etika eta morala

 

Pasadan astean Irakasle batek “Orgasmo bat” deitutako artikulu bat eman zigun klasean irakurtzeko. Testuak, neska baten istorio bat kontatzen zigun.

 “Nataliak 20 urte ditu eta Milanen dagoen mutilarentzat bideo erotiko bat grabatzen du mobilean. Bideoa grabatu eta gero, mobila taberna batean galtzen du. Herriko mutil  batek aurkitu ondoren, bideoak ikusi eta bere lagunei bidaltzen hasten da. Handik astebetera mundu guztiak dauka bideo hori. Neska enteratu eta lur jota dago.”

 

 

Testu hura fikziozko pertsonaiekin osatu zuen irakasleak, baina istorio hau benetakoa da. Neska horrek 21 urte ditu eta bizi guztirako dago markatuta. Morboak, kuriositateak eta maltzurkeriak  apurtu diote bizitza.

Eztabaida asko daude gai honen inguruan: Norena da errua? Neskarena ala mobila aurkitu zuen mutilarena? Neskak inkontzienteki jokatu zuen? Mutilaren jarrera ohizkoa izan al zen?  Mundu guztiak ikusi du bideoa, beraz, nortzuk dira errudunak?

Gehienak, errua, mobila aurkitu zuen tipoarena dela diote baina jende askok ikusi nahi izan du bideoa, beraz. . .(gogoeta txiki bat egin)

 

Egia esan, egindakoa hor dago. Ez du axola orain errua norena den. Argi dagoena da, neskaren bizitza erabat aldatu egin dela. Dudarik gabe, txarrera.

Ni ez naiz “San Markos” santua eta nik ere bideoa ikusi nuen. Ez dut sekula mobilean eduki baina ikusi egin nuen. Denona izan da errua.

 Noraino heltzen da gure etika?

Berriz ere, Morboak, pultsua irabazi  dio etika eta moralari


Utzi iruzkina: