Blog interesgarriak

Blog interesgarriak
Blogen itsasoan murgiltzen aritu eta gero, bost blog interesgarri aukeratu ditut.    Hortarako  aurki.com euskal blog bilatzailera bidai txiki bat egin dut.

Teknologia eta bidaiak gustoko ditudanez,  hauei buruzko blogak aukeratu ditut. Musika ere gustokoa dut  baina arlo honetan hutsune handia dago. Agian betetzeko ahalegin bat egin beharko da. :-P

Teknologiari buruzko hiru blogen artean, hiru aukeratu ditut: teknopataren txokoa, teknosexua eta disko gogorra sarean. Blog interesgarriak iruditzen zaizkit teknologia eta komunikabide tresna berrien "frikientzako" (ni barne).
Testu gutxiko blogak dira baina eduki on eta zuzenak dituzte. Teknopataren txokoan, euskara eta EGA azterketari buruzko balorazio pertsonalak idazten dira. Teknosexua blogan berriz, telebista lauei buruzko kritika eta hausnarketa bat. Azkenik, diska gogorraren sarean, interneten dagoen aplikazio berriei  buruz idazten da.
Hobe duzue blog hauek bisitatzea teknologiaren alorrean atzean gelditu nahi ez baduzue.

Bestalde, besti bi blog aukeratu ditut. Hauek bidaiariei buruzkoak. Zibergelan bidaiariei aholkua ematen zaien artikulu interesgarri aurkitu dut  eta azkenik Urdin Elorrixotarraren mundu biraren bloga, 1000 milla izenekoa.

Blog guztiak mezu zuzenak, paragrafo txikiak eta testu laburrak dituzte. Gehienak irakurterrazak izateaz gain,   testu zuzen eta edukiera handikoak dira. Paragrafo txikiak erabiltzeak mesede handia egiten dio irakurgarritasunari.
Agian hau izan daiteke blog on baten errezeta.

Era aske eta musutruk  iritzia emateko   ataria.
Blog ona = Testu laburra, zuzena, irakusterraza eta dinamikoa


Utzi iruzkina: