Eskerrik asko denoi!

lamoskagao 1456150811702 La Moska Gao | 2006-09-24 16:51

Eibarren, 2006ko irailaren 18an

Ohar honen bidez, La Moska Gao koadrilakook eskerrak eman nahi dizkiegu Arrateko Jaiak eta bertan "Taska Gao" txosna bultzatu duten guztiei. Eguraldi ona dela eta, espero baino jendetza handiagoa bildu zen txosnaren inguruan jaiak iraun zuen egun guztietan, 7tik 10era. Arrateko jaietako ekitaldi guztietan egon zen txosna irekita.

Eibarko Udalari, brigadari eta Felix Elkoroiriberi gure esker ona
publikoki adierazi nahi dizkiegu gure esku jarri dituzten
baliabideengaitik. Baita Arrateko Jaiak modu ofizial zein
alternatiboan bultzatu duten taldeei: ...eta Kitto!, Betikuak, Klub
Deportiboa, Kezka, Usartza Txistulari Taldea, bertsolariak,
trikitilariak, Andirao, Arrateko Jai Batzordea, eta baita Jai
Herrikoien Aldeko Batzordeari eta beste txosnei: Matrallako Irratixari bereziki.

Esker bereziak Eibarko Betikuakekoie eta bere partaide Txus Bustunduiri, eta "Pastor" Juan Mari Lejardiri.


La Moska Gao 20 lagunek osatzen dugu. Baina guk bakarrik ezin izango genukeen emandako pausua ganoraz egiaztatu. Gure txosna ez da gure taldearena bakarrik izan. Eibartarrona izan da, eta batez ere, eibartarrontzat egina.

Jaien alde lanean jarraitzeko aukera eta indarra eman diguzue. Hortan lanean dihardugu eta hala jarraituko dugu. Gure herriak merezi duelako.

ESKERRIK ASKO!

La Moska Gao


Utzi iruzkina: