Eibarko La Moska Gao koadrilak txosna jarriko du Arrate auzoko jaietan
Arrateko jaiak
Txosnaren
izena Taska Gao izango da. Hainbat segurtasun neurri beteko ditu,
istripurik gerta ez dadin. Bestalde, kuadrilak asmaturiko Konbigao, Gao
Konbinatua edaria aurkeztu eta salduko dute txosnan
La Moska Gao koadrilaren oharra:
La
Moska Gao koadrilak txosna jarriko du Irailaren 7an hasi eta 10erarte
luzatuko diten Eibarko Arrate auzoko jaietan, jai hauei bultzada
emateko, eta bide batez herriko beste jaietarako eta urtean zehar talde
honek antolatuko dituen beste ekintzetarako diru-iturri gisa.
Txosna
bertako goardaren etxetik urbilena izango da, eta 8 metroko zabalera
izango du. Alboetan ere barrak izango ditu, 4 metroko sakonera izango
baitu txosnak. Bertan era guztietako janari eta edariak eskeiniko dira,
Arrateko zelaira hurbiltzen diren guztientzat. La Moska Gao-k zerbitzu
publikoa erabiltzea gomendatzen du, Olabeko zelaia beteta egotea espero
baita.
Segurtasun neurriak
Txosnak hainbat segurtasun
neurri beteko ditu. Toldoa suaren kontrako materialez (M2) egina dago.
Behe-tentsioari eta Koadro Elektrikoaren denboraldi baterako
instalazioei dagokien araudia betetzen du. Seguru poliza, badaezpada.
Ziurtagiri guztiak bezeroe esku izango dira, hala eskatzen badute.
Jendeari eskatzen diogu mesedez Arrate inguruko zelaietan su
deskontrolaturik ez pizteko. La Moska Gao koadrilak ahalegin handia
egin du segurtasun neurriak betetzen zituen txosna bat aurkitzen, nahiz
eta bere kostua altuagoa izan, honela zerbitzu hobeagoa eskeintzeko
asmoz.
Konbigao
La Moska Gaok Arrateko jaiak aprobetxatuko ditu jendaurrean berak asmatutako Konbigao, Gao Konbinatua aurkezteko eta saltzeko.
Freskagarri
bat eta alkoholdun edari tipiko baten nahasketan datza. Alkohol gutxi
du eta edateko oso erraza da. Hasieran jendeak ez du probatu nahiko,
baina probatzen duenak jakingo du merezi duela. Suabea den arren,
konbinazio exzitatea da eta edaten duenaren ahoan Ezpata Dantza egingo
du. Konbinazioaren osagaiak sekretuak dira eta ez dira Arrate
bezperararte ezagutuko, nahiz eta Arrate Egunean bertan espero den
izatea bere arrakasta nagusiena. La Moska Gaok edari hau herrikoitu
nahi du, Arraten arrakasta izaten badu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: