Kazetari Multimedia

lademenzia 1456150799979 La Demenzia | 2009-05-12 14:45

Orain dela gutxi Iban Arantzabal, Goienako arduradunaren bisita jaso genuen klasean, kazetari multimedia zer den eta nolakoa den ogibidea hau apur bat azaltzeko. Oso egokia iruditzen zait Goienako arduradun bat ekartzea, alboan daukagun mundu honetako adibide argi bat delako, eta batez ere eredu eskuragarri bat delako. Goiena kooperatiba bat da, eta telebistaz aparte hedabide ezberdinetan eskaintzen du informazioa. Irratia, webgunea edo egunkaria, Debagoieneko biztanleek daukaten aukera ezinhobea da beren herriko berri garrantzitsuenak jakiteko. Kazetari multimedia probetxagarri bat izateko oso garrantzitsua iruditu zait arlo ezberdinetan kontrolatzea, gaur egungo egoerarekin batez ere, komunikabideek gauza asko egin dezaketen langileak bilatzen dituzte. Gainera eduki dudan esperientzia gutxi horrela erakutsi dit. Sarrera modu umoretsuan bukatzeko youtuben aurkitu dudan bideo bat eskaintzen dizuet. Bertan ikusten dugu Iban Arantzabal, Gu Ta Gutarrak taldearekin egindako kolaborazio batean.


Leave a Comment: