Indarrak bildu eta aldaketa eragin Unibertsitatean
Datorren otsailaren 16an Hauteskunde Sindikalak izango ditugu UPV/EHUko
Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalak eta Irakasle / Ikerlari
Pertsonalak, ordezkaritza eta negoziazio organoak berritzeko. LAB
organo hauetan egotea oso garrantzitsua da, hala azken lau urteetan
egindako lanarekin jarraitu ahal izateko, nola lan-erreformaren bidetik
datozen inposaketak zein inposatutako soldata-murrizketak
geldiarazteko.
Euskal Herrian guztiok duintasunez bizitzeko
beste aberastasun sortzen da, enplegu egonkor eta segurua sortzeko
beste, kalitatezko zerbitzu publikoak izateko beste eta guztiontzako
babes soziala bermatzeko beste.
Eredu ekonomiko eta sozial
berria behar dugu. Baina ezinbestekoak ditugun aldaketa sozial hauek
erdiesteko erabakitzeko ahalmena eskuratu behar dugu. Erabakitzeko
aukerarik gabe, heurek erabakitzen dute gure izenean, gu gabe eta gure
kaltetan beti. Aldaketa politikoa premiazkoa dugu aldaketa sozial eta
ekonomikoa lortzeko.
LAB-ek eskaintzen dizuna antolatzeko aukera
da, gauzak aldatzeko helburuarekin indarrak biltzeko tresna. Ezagutzen
gaituzu. Klase-sindikatua eta independentista gara, gure herriaren
gehiengo soziala osatzen dugun langileen aldeko benetako aldaketarekin
konprometitua dagoen sindikatua.
Hauek
dira hurrengo lau urteetarako gure konpromisoak. Beraiek zehaztu ahal
izatea martxan jartzeko hitzarmenetan LABen bitartez errealitate bilaka
daitezen borrokatzearen alde gaudenok lortuko dugun indar eta babesaren
baitan egongo da. Horretarako ezinbestekoa da indarrak biltzea
beharrezko aldaketak gehiengo sozial langilearen alde bultzatzeko.
UPV/EHUn ere. Horren alde zure laguntza izatea espero dugu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: