7.- Jasangarritasuna, mugikortasuna eta kontratazio etikoa

Enpresekin eta beste erakundeekin egiten diren kontratuetan eta hitzarmenetan baldintza-agirian minimoak ezarri ondorengo arloetan: lan-osasuna, berdintasuna, ingurumenarena, hizkuntza-normalkuntza, etab.
UPV/EHUko ingurumen-politika indartu: instalazioen erabilera arrazionala, energia eta materialen aurreztea, zentroetan eta campusetan energia berriztagarriak sustatu, hondakinen bilketa selektiboa, berotegi-efektua eragiten duten gasen igorpenik ez, hura aurrezteko plana, etab.
Campusetan mugikortasun jasangarria sustatzeko planak egin. Txartel bakarra (autobusa/tranbia/metroa) eta administrazio publikoekin hitzarmenak egin behar dira komunitate unibertsitarioan autoa indibidualki erabiltzeko ohitura murrizteko. Bizikletaren erabilera sustatu aparkaleku nahikoak eta egokiak ezarriz.
Arkitektura-oztopoak ezabatu.


Utzi iruzkina: