2. Lanaldia
Bizitza pertsonala, familiarra eta laborala bateratzeko bitartekoak bilatzeko beharra egunetik egunera gero eta gehiago gizarteratzen den heinean, beharrezko bilakatu da ere aipatu bitartekoak UPV/EHUn gauzatze zehatza izan daitezen bilatzea. Horregatik, LAB-ek honakoa defendatzen du:
- Ikastegien itxiera 20:00-20:30etan, arratsaldeko ordutegia duten langileek bizitza familiar eta laboral bateragarriagoa eduki dezaten ahalbidetzeko.
- Aparteko orduen ezabatzea, ordu horiek betetzeko Lan Poltsetako langileen kontratazioen bidez eginez
- Lanaldi ezberdinak egitea ahalbidetuko duten neurriak, beti ere lan-bolumena eta jendearentzako arreta errespetatuz eta arratsaldeko eta goizeko ondoz ondoko lanaldien kateatzea ekidinez.
- Lanaldi ezberdinen azterketa orokorra, lan- eta familia-bizitzaren bateragarritasunaren zailtasunei, lantokian izaten diren presentzia-egunei eta lanaldiaren aldakortasun/iraunkortasunari (arratsaldeko lanaldia, …) arreta berezia jarriz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: