Troika eta bere konplizeak GO HOME!

labmetrobilbao 1456150638937 LAB Metro Bilbao | 2014-02-23 00:00

Martxoaren 3an Euskal Herriko sindikatu eta eragile sozialek mobilizazio ezberdinak antolatu dituzte Bilbon burutuko den goi bileran Troikaren politikak langabezira kondenatzen gaituztela salatzeko.

troika bilbon

Euskal Herriak bere bidea, pobreziaren eta prekarietatearen kontrako kanpainaren sustatzaileek, Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalek, mobilizazio ezberdinak iragarri dituzte datorren martxoaren 3n Bilbon burutuko den goi bilera eta bertan hartzen dituzten erabaki antisozialak salatzeko. Troikaren politikak langabezira, prekarietatera eta pobrezira garamatzatela eta kapitalak eta bankak erabakitzen duten bitartean Europak bete, Madrilek inposatu eta gobernu ezberdinek aplikatzen dutela salatzeko bi manifestazio iragarri dira, bata goizeko 10:00etan Arriaga eta Jesusen Bihotzetik hasiko da eta bestea arratsaldeko 19:00etan Euskadi Plazatik. Troika eta bere konplizeak GO HOME!

Martxoak 3ko mobilizazioak

- Goizeko 10:00etan Manifestazioa Arriaga eta Jesusen Bihotzetik.

- 16:00etan Hitzaldia EHUko paraninfoan.

- 19:00etan Manifestazioa Euskadi Plazatik.


Utzi iruzkina: