Otsailak 4 ::: Murrizketen aurkako manifestazioa Bilbon
Otsailaren 4an egingo da Hego Euskal Herriko zazpi sindikatuk (ELA, LAB, ESK, CGT, EILAS, Hiru eta EHNE-k) eta hamabost gizarte eragilek deitutako manifestazioa. Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Espainiako Gobernuaren murrizketak salatuko dituzte (PDF) Bilbon.
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiaren hitzetan, krisi egoera "egungo eredu soziala indargabetzeko" baliatzen ari dira. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak dioenez, bestalde, "prekaritatea eta laguntza sozialak jaistea proposatzen digute, ondoren lanik gabe dagoenak miseriazko kontratuak onar ditzan".
Manifestazio nazionalera deitu duten gizarte eragileak: Besarkatuz, Elkartzen, Argilan, Berri-Otxoak, SOS Arrazakeria, Bizkaiko Langabeen Asanblada, Gipuzkoako Eraikuntzako Langabeen Asanbleak, Iruñerriko Langabeen Kolektiboa, Gizarte Eskubideen aldeko Gasteizko Plataforma, Munduko Emakumeak, Giza Prestazioen Defentsarako Batzar Irekia, Ikusiezinen Batzarrak, Danok Lan, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua eta Aurrekontu Parte-Hartzaile eta Sozialen aldeko Nafarroako Herri Ekimena.
Iturria: argia.com
Iruzkinak
Utzi iruzkina: