Metro Bilbaok langileen greba eskubidea urratu zuen Tomas Deunaren egunean

labmetrobilbao 1456150638937 LAB Metro Bilbao | 2012-02-22 00:00

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak kaleratutako epaiak dioenez, sindikatuetako ordezkariak egoitza nagusira ez sartzeko “agindu argia” eman zuen zuzendaritzak. Sindikatuek diote agerian geratu dela zuzendaritzak ″gatazka honetan langileen aurka erakutsitako jarrera totalitario eta bidegabea″.

Metro Bilbaok greba eskubidea urratu zuen joan den abenduaren 21ean, Tomas Deunaren egunean, langileen ordezkariei Navarra kaleko egoitzara sartzea galarazita. Hala adierazten du atzo Bilboko Lan Arloko Epaitegiak kaleratutako epaiak.

Sindikatuek salaketa jarri zuten Zuzendaritzaren aurka sindikatuetako ordezkariei egoitza barrura sartzea galarazi zietelako atarian hainbat polizia jarrita.

Orain Txema Oleaga presidente duen enpresak langile guztiei epaiaren berri eman beharko dizkie, ohar baten bidez edo barne webgunean jarrita.

Sindikatuek begi onez ikusi dute epaia, baina suminduta jarraitzen dute Zuzendaritzak erakutsitako ″inposizio″ jokabidea dela eta. ″Gatazka honetan zuzendaritzak izandako jarrera totalitario eta bidegabea eta langileen aurka egindako eraso etengabeak salatu nahi ditugu″, adierazi zuten sindikatuek.

Agindu argia

Epaiak dioenez, Metro Bilbaoko zuzendaritzak sindikatuetako kideak metroko egoitza nagusira ez sartzeko eta ordu erdi geroago, 14:37 aldera, sindikatuak Nafarroa kaletik aldendu zirenean, Giza Baliabideetako arduradunak sartzeko baimena eman zien langileei. Aginte-postura joan nahi genuen dena ondo zihoala egiaztatzeko. Enpresak, baina, langileak izanda ere, sarbidea galarazi zigun. Epaiak hala esaten du. Ez da sindikatuen kontra jokatzeagatik kaleratu den lehen epaia, azpimarratu dute.

Epaiari helegitea jartzeko bost eguneko epea izango du orain Metro Bilbaok. LABek baina, epaia onartu eta helegiterik ez jartzea espero du, Oleagak eta Pregok behin baino gehiagotan esan baitute ez direla horrelako kasuak ″judizializatzearen aldekoak″.

Iturria: Bilboko Branka


Utzi iruzkina: