Martxoak 8 ::: Enplegu duina emakumeontzat

labmetrobilbao 1456150638937 LAB Metro Bilbao | 2014-03-05 00:00


LABeko Emakume idazkaritzak sindikatuak Martxoak 8ra begira antolatutako ekimen ezberdinak aurkeztu ditu gaur Bilbon. Egun emakumeok pairatzen dugun errealitate garratzaren argazkia egin ostean, sindikatuak emakumeon enplegu duinerako eskubidea, kalitatezko enplegua eta emakume zein gizonezkoen berdintasuna bermatuko duten lan baldintza eta baldintza ekonomikoen aldeko apustua egin du, Euskal Herrirako lan harremanetarako eredu propioaren lorpenetik iritsiko dena.

La secretaria de la Mujer de LAB ha presentado hoy en Bilbo las movilizaciones que llevará a cabo con motivo del 8 de Marzo, Día de la Mujer Trabajadora. Tras hacer balance de la grave situación que atraviesa la mujer en el mundo laboral, el sindicato ha reclamado la necesidad de un marco propio de relaciones laborales para Euskal Herria. Única vía para el sindicato para asegurar el derecho a un empleo digno y de calidad para las mujeres..

MARTXOAREN 7ko MOBILIZAZIOAK

Aurtengo martxoaren 8ko testuinguruan, LAB sindikatuak eskualdeka mobilizazio eta ekimen ezberdinak burutuko ditu martxoaren 7an.

Emakumezkoen enplegua suntsitzen ari diren enpresak identifikatu:

- Bilbon, GIZA KATEA, 10:30tan Iberdrola dorretik, perfumerias Marionnaud-etik pasaz, Kutxabank eta Diputazioan bukatuz.

Zerbitzu publikoetan eman den enplegu galera azalarazi eta salatu, kontuan izan behar bai dugu, emakumeok nonbait enplegu duina lortu izan badugu sektore publikoan izan dela, eta orain enplegu hori ere galtzen ari gara:

Algortan, 12.00etan KONZENTRAZIOA, Bidezabaleko anbulategian.

Lanbideren aurrean emakumezkoen langabezi tasa salatzeko:

-Basaurin, GIZA KATEA, lanbidetik udaletxeraino.

Emakumeontzat enplegu duin bat bermatzeko tresna den heinean, negoziaketa kolektiborako dugun eskubidearen defentsan:

- Bizkaiko kontserberatan ordu erdiko lan uzte deialdia, 12:00etatik – 12:30etara

LAB sindikatuaren irakurketa osoa

Lectura completa del sindicato LAB

 


Utzi iruzkina: