Lizarra-Garaziko akordioaren hamargarren urtemuga dela eta.
Gaur, irailaren 12an, hamar urte bete dira Euskal Herriko hainbat eragilek Lizarra-Garaziko akordioa sinatu genuenetik. Gure herriko sektore askok hamarkadetan burututako borrokaren emaitza agertzen zuen burujabetza ariketa izan zen, Euskal Herriko gehiengoaren borondatea akordio nazional batean jaso zuena. Estatuek ukatzen dizkiguten eskubideak geure buruari aitortzeko ahalmena bagenuela erakutsi genuen eragile politiko, sozial eta sindikalok.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: