LANGILEOK ABSTENTZIOA

labmetrobilbao 1456150638937 LAB Metro Bilbao | 2008-03-02 00:00

ELA, LAB, EHNE, ESK eta STEE-EILASeko hogei bat sindikalistek, maila pertsonalean, "Langileok abstentzioa" agiria sinatu dute. Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoera ikusita, euskal jendarteari euskal demokraziaren aldeko plantea egitea eskatzen diete eta martxoaren 9ko hauteskundeetan abstenitu daitezela.

Gure herriak pairatzen duen eskubide urraketa etengabea jasanezina delako eta ilegalizazio eta jazarpen egoerak ez duelako gatazka konponduko, sindikalistok herriaren borondatea errespetatzen ez duten hauteskunde hauetan parterik ez hartzeko deia egin dute.

Bestalde, baldintza demokratiko horiek berreskuratu eta Euskal Herriaren aitortzan eta erabakitzeko eskubidean oinarritzen Marko Demokratikoa exijitu dute. Horrela bakarrik bermatuko delako proiektu politiko guztiek baldintza eta berme berberak izatea euren proiektuak gauzatu ahal izateko.

Beraz, Madrilek inposatutako salbuespen egoeraren aurrean, Estatuaren errepresio, inposaketa eta ukazioei erantzuteko ABSTENTZIOA eskatu dute.

Honen haritik, martxoaren 5ean ekitaldi bat egingo dutela Kursaalean iragarri dute sinatzaileak.

Langileok abstentzioa (PDF dokumentua)


Utzi iruzkina: