LABek bat egiten du larunbaterako deitutako mobilizazioekin
LAB
sindikatuak
bat
egiten
du
burujabetza
ekonomiko
eta
politikoaren
alde
Ezker
Abertzaleak,
Aralarrek,
EAk
eta
Alternatibak
larunbat
honetarako
deitutako
protestekin.
Maila
sozialean
eta
laboralean
(erreformak,
murrizketak...),
Madrildik
datozen
eraso
guztiek
gidoi
berari
erantzuten
diote,
denek
dakarte
sistema
kapitalistaren
sakontzea.
Sistemak
aurrera
egin
ahala,
gure
egoerak,
langileon
baldintzek
okerrera
egiten
dute.
Krisialdiaren
hasieratik
esaten
ari
gara
egoera
honetatik
irten
ahal
izateko
bide
bakarra
dagoela:
bestelako
eredu
ekonomiko
eta
sozial
bat
eraikitzea.
Espainiar
Estatuak
bere
aukeraketa
egin
du,
ez
dauka
asmorik,
ez
beharrik,
bide
hori
jorratzeko.
Azken
hiru
urtean
krisialdiaren
aitzakiaz
baliatzen
ari
dira,
eta
“krisiaren
kontrako”
omen
diren
neurriak
bata
bestearen
atzetik
ezarriz,
egoera
okertu
besterik
ez
dute
egin.
Betiko
bidean
sakonduz
emaitza
ere
betikoa
izango
da.
Hor
ez
dago
irtenbiderik,
ez
bestelako
eredurik.
Euskal
Herriak
eta
euskal
langileok
ez
daukagu
etorkizunik
Estatu
espainiarrean.
Hondora
doa,
eta
berarekin
batera
hondoratu
egin
nahi
gaituzte.
Hala
ere,
Euskal
Herriak
gaitasuna
badu
bestelako
eredu
bat
eraikitzeko.
Horretarako
ahalmena
da
orain
Euskal
Herriak
behar
duena.
Eredu
ekonomiko
eta
sozial
hau
aldatzea
posible
da,
baina
horretarako
Euskal
Herriak
burujabetza
politiko
eta
ekonomikoa
behar
du.
Euskal
Herriak
tresna
politiko
eta
ekonomikoak
behar
ditu
bere
etorkizuna
bermatzeko.
Gaur
eredu
sozialaren
eraldaketa
ezinbestean
dago
burujabetzaren
borrokarekin
lotuta.
Burujabetza
politiko
eta
ekonomikoa
merkatuen
eta
estatuen
aurrean.
Ezinbestekoa
da.
Burujabetzak
ez
du
berez
ziurtatzen
beste
eredu
bat,
baina
burujabetzarik
gabe
ezinezkoa
da
beste
eredu
bat
era ikitzea.
Erabakitzeko
eskubidearen
defentsa
indartu
behar
dugu,
gero
eta
indar
gehiago
bildu
eta
marko
juridiko
politiko
berri
baten
eraikuntzan
pausoak
egin.
Manifestazio
hauek
ildo
horretan
kokatzen
ditugu.
Langileoi
dagokigunez,
ezinbestekoa
da
lan
harremanetarako
eta
babes
sozialerako
euskal
esparrua
eraikitzea.
Horixe
da
modu
bakarra
Madriletik
datozen
inposaketei
aurre
egiteko,
alegia,
berton
erabakitzea
zeintzuk
izan
behar
diren
gure
lan
harremanak
eta
gure
babes
sozialerako
sistema.
Lehentasunezkoa
da.
Ez
da
aldarrikapen
hutsa.
Gaurtik,
instituzioetatik,
ekimen
politikoetatik,
ekimen
sozialarekin,
ekimen
sindikalarekin
eta
mobilizazioaz
egin
behar
den
bide
bat
da.
Datozen
murrizketa
eta
erreformen
aurrean
salaketa
hutsa
egiteak
ez
digu
euskal
langileoi
ezer
konpontzen,
salaketaren
ostean
erreformek
uzten
diguten
zelaia
besterik
ez
bazaigu
geratzen.
Beraz,
erantzuna
gure
esku
dagoelako,
burujabetza
ekonomiko
eta
politikoaren
alde
larunbatean
Bilbon,
Gasteizen,
Donostian
eta
Iruñean
egingo
diren
manifestazioetan
parte
hartzeko
deia
luzatzen
diegu
LAB
sindikatutik
euskal
herritarrei
orohar,
eta
langileei
bereziki.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: