Euskal Herria inposaketaren aurka. Berton erabaki!

labmetrobilbao 1456150638937 LAB Metro Bilbao | 2009-10-12 00:00

"Euskal Herria inposaketaren aurka. Berton erabaki!" lemapean LABek lan egutegi propioa aldarrikatzeko elkarretaratzeak deitu ditu gaur Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Zangotzan. Donostian, LABeko Idazkari Nagusiak, Ainhoa Etxaidek, gogoratu du lan egutegiak herri baten historia, sinbologia eta langileek ospatu nahi dituzten ospakizunak isladatu behar dituela eta gaurko egunarekin behintzat, inposaturiko historia bati besterik ez diola erantzuten.

Urriaren 12a ospatzeak gure egutegi propioa osatzeko gaitasuna ukatzen jarraitzen zaigula erakusten du, jai hauek inposatzen gaituztenen partetik inolako borondaterik ikusten ez delarik jendarteak ospatu nahi duena kontutan hartzeko.


Utzi iruzkina: