Bilboko metroko batzordeak 'kea saltzea' leporatu dio Oleagari

labmetrobilbao 1456150638937 LAB Metro Bilbao | 2012-01-26 00:00


Langileen ordezkarien arabera, goizerako deitutako lanuztea langileen % 85ak egin du


Metro Bilbaoko enpresa batzordeak "kea saltzen ibili" eta "zerua eta lurra promestu" ondoren proposamen "aldaezinak eta aldebakarrekoak" egitea leporatu dio Txema Oleaga Metroko presidenteari.

Komunikatu baten bidez, langileen ordezkariek baieztatu egin dute astezkenean, 18:20ean, Txema Oleagak email bat bidali ziola, "laburra", enpresa batzordeari. Mezu horretan Administrazio Batzordeak mantenimendu sailan berregituratzea egiteko asmoa zuela esaten zien bakarrik.

Hori ikusita, eta "premiazko balorazio gisa", erabakia "aldebakarrekoa" izan dela azpimarratzen dute, "Txema Oleagak hartutakoa eta Administrazio-Kontseiluak onartua, langileen porposamenei entzungor eginda".

Lan-uztearen balantzea

Bilboko Metroaren kalkuluen arabera, langileen % 14k jarraitu dute ostegun honetan, 05:45 eta 07:45 bitartean egindako lanuztea. Lagileen batzordeak, berriz, langileen % 90 geldi izan direla adierazi du.

Enpresak aditzera eman duenez, lanuztea bukatu eta 08:30etarako zerbitzua ohi bezala zebilen. Lanuzteak iraun dituen bi orduetan, lan-egunetan metroa erabiltzen duten 10 pertsonatik bederatzik erabili dute.

Iturria: eitb.com


Utzi iruzkina: