Otsailak 14. Eta zer?

No profile photo logaritmo nepertarra e | 2006-02-14 18:56
1

Gaur 2006. urteko otsailaren 14a dugu. San Valentin, edo Balentin Deunaren eguna. Behin eta berriz aipatzen den maiteminduen eguna.

Nik ez dakit egun honen jatorria. Ez dakit maiteminduen egun hau tradizio luzeko eguna den edota El Corte Inglesek asmatutako zerbait den. Bien nahasketa bat dela esango nuke nik, jatorri zaharra duena, baina saldu nahaiak indartu duena. Ez dakit.

Jende gehienarentzat, maitemindu edo ez maitemindu, egun hau egun arrunt bat gehiago izango da, atzokoa izan zen edo biharkoa izango den bezalakoxea. Alde bakarra asteartetako ajenda beteko dela izango delarik: asteartetako klaseak, asteartetako ekintzak, asteartetako telebista saioak...

Egongo da gaurko egun hau ospatuko duen maitemindurik. Nola ospatuko duen ez dakit nik, zerbait xumea izan daiteke, edota ospakizun handi bat. Norberak ikusiko du. Batzuek Corte Inglesean dirua utziko dute, beste batzuek ez dute xentimorik gastatuko. Eta denak zoriontsu izango dira.

Nire sailkapena ez da, ordea, egun hau ospatzen duten eta ospatzen ez dutenetara mugatuko. Maiteminduak sailkatuko ditut bi zatitan: maiteminez gozatzen dutenak eta maiteminez sufritzen dutenak.

Lehenengo taldean zoriontsu diren maiteminduak egongo lirateke. Hauek maiteminez gozatzen dute, maite duten hori beraien ondoan baitute normalean.

Bigarren taldean, aldiz, maiteminez sufritzen dutenak daude. Honen kausa, normalean, maite den pertsona alboan ez izatea delarik.

"Zein polita den maiteminduta egotea" esango dute lehenengoek. Hori entzutean erreakzio okerragoa izango dute bigarrenek. Gaurko eguna norbaitek ospatzekotan, argi dago horiek lehenengo taldean egongo direla, bigarrenekoek ezer gutxi izango baitute ospatzeko, nahiz eta beraien eguna ere baden.

Badago ez maiteminduen taldea ere, ez sufritu ezta gozatu gabe. Ez dakit zenbat izango diren. Ez da nire kasua, beste asko bezala maiteminduta jaio bainintzen, eta ikasi dut dagoeneko sufritzen. Ea iristen den gozatzeko eguna ere. Baina oraingoz nahiko argi dago zein taldetan nagoen ez?

Josu

Josu 2006-02-14 23:18 #1

Maiteminduta egon eta ez duzu zertan hainbeste sufritu. Irribarre batek penak arintzen dizkizu benetan maitemindurik zaudenean.

Eta, maiteminduta egon baina maite duzun hori alboan ez baduzu, inspirazio iturri ezin hobea da. Gero gustu handiagoz hartzen duzu lortzean.

San Valentinen jatorriari buruz duela urte eta egun bat egindako rekopilaziñuakin gaur idatzi dot nere blogan.

http://www.blogak.com/josu/san-valentin-zergaitik

Hala be... maiteminduen banaketa inteligentea gaurko egunerako!

Utzi iruzkina: