Tuentii!!

kresssala 1456150597510 Kressala | 2009-04-21 15:46

Kaixo guztioi!
Gaurko klasean tuentiari buruzko iritzi artikulu bat egin behar dugu. Hori dela eta, programa honekin izandako esperientzia kontatuko dizuet.
2008ko apirilaren 28an tuentiko kontua egin nuen lehenengo aldiz.  Lagun batek oso programa ona zela esan zidan, eta oso arrisku gutxi zituena. Tuentia beta pribatua dauka, beraz, zuk aukeratzen dituzun pertsona bakarrak sar daitezke hau ikustera.
Hasiera batzutan sartzen nintzen argazkiren bat sartzeko, edo mezuren bat nuen edo ez ikusteko.
Garai honetan ere, nire lagunak ez ziren askotan sartzen eta nire bizitzan besterik gabeko gauza bat zen.
Denbora pasa ahala, tuentian sartzea  ia ia altxatu bezain pronto egiten dudan gauza bat dela esan dezaket.  Beti berriren bat edukitzeko irrikan nago.
Orain, ia mila argazki, 4800bisita, komentario eta mezu mordo ditut. Askotan mobila erabili beharrean, tuentia erabiltzen dut nire lagunekin berba egiteko.
Gainera, ez zara konektatua egon behar, messengerrean bezala. Mezua utzi dezakezu eta beste pertsonak tuentia irekitzerakoan ireki eta irakurriko du. Oso erosoa da.
Benetan gomendatzen dut. Pribatua da eta beraz, interneten egonez gero, bakarrik zuk aukeratzen dituzun pertsona ikusi dezakete, zure lagunekin hitz egin dezakezu, argazkiak igo, jendea ezagutu…

Benetan merezi du...





tuenti-panel


Utzi iruzkina: