Sareko arauak: Netiketak

kresala 1456150589117 Kresala | 2006-10-23 00:42

Har dezagun sare eredu sinpleena: enpresa bat. Lantegian, motibazio azterketa egiten denean konturatzen gara soldata edo lantegiko egoera, jendarteko harremanak bezalako garrantzitsua dela, hau da, empresa komunitate bat bezala baloratzen da, giza sare bat bezala. Gure lantegian besteak errespetatzen ditugun bezala, interneten ere besteak errespetatu behar ditugu eta horretarako daude netiketak, denak errespetatzeko eta inor ez mintzeko. Hemen dituzue netiketa batzuk:

 · Mezu bat LETRA LARRIZ idazteak adibidez, ohiu edo garraxi egitea adierazten du, haserrea. Beraz, hemendik aurrera beharrezkoa denean bakarrik idatzi letra larriz, orain badakigu eta letra larriz idaztean beste honi edukazioa galtzen hari garela.

 · Norbaiten ikuspuntua ez zaizula gustatzen eta ez iraindu laguna. Zure ikuspuntuaren erantzuna eman, baina besteak errespetatu. Gainera, mezu hauek firmatzea komeni da, zure burua ez zazu ezkutatu!

Interneten nabigatzen ibili naiz netiketei buruzko zerbait aurkitzekotan, eta hemen artikulu interesgarri bat bilatu dut. Oso ondo dago, irakurri ezazue eta batez ere, ez apurtu arau hauek, denak errespetatzeko dira eta.


Utzi iruzkina: