Erantzunik gabeko galderak (I)
- Zer da maitasuna zinez eta zehazki?
- Traparen moda pasatuko da?
- Zergatik esaten du jendeak "Declaton"?
- Nork jaitsiko du Nolan bere aldaretik?
- Jaioko al da estatu berririk Europan mende honetan?
- Nor ez da heriotzaren beldur?
- Noiz utziko diogu Shutter Island-en benetako azalpenaz eztabaidatzeari?
- Euskarak biziraungo du?
- Ezberdina litzateke gure oraina Alexandriako Liburutegia suntsitu ez balitz?
- Zer da denbora zinez eta zehazki?
- Zergatik ez du Xabier Usabiagak poesia liburu bat idazten?
- Arrainek ba al dute egarririk inoiz?
- Zenbat satelite gehiago bidaliko ditu Elon Muskek espaziora?
- Egia da Tarantinoren pelikula bakarra geratzen zaigula ikusteko?
- Noiz arte iraungo dute urtaroen egungo hasiera eta bukaera datek?
- Nola da posible nire belaunaldikoek Elbira Zipitria edo Maddi Pelot ez ezagutzea?
- Zergatik ez du Glaukomak disko berririk ateratzen?
- Zergatik atera du Harry Stylesek disko berria?
- Asmatuko al dugu gauza gutxiagorekin eta denbora gehiagorekin bizitzen?
- Zer esan nahi dute Nazcako lerroek?
- Zergatik joan gara gehiagotan Ilargira Marianetako itsas hobira baino?
- Nondik ateratzen du hain arropa guaia Cris Lizarragak?
- Adimen artifiziala sortu izana damutuko zaigu?
- ...
To be continued.
Iruzkinak
Angelu Villa 2022-11-23 13:07 #1
Nire erantzun batzuk: 1-"Maitasuna" deitu daitekeen guztia (adjektiboak adjektibo). 2-Bai. 3-'H' hizkiaren erruz (zer hizkien artean dago?). 4-Denborak (maitasuna bere aldaretik jaisten duen berak). 5-Bai. 6-Denbora. 7-Shutter Island bere aldaretik jaitsi orduko. 8-Hil arte bai. 9-Bai. 10-"Denbora" deitu daitekeen guztia (aldareak aldare, eta eternitatea eternitate). 11-Horren egarririk ez duelako (agian). 12-Uretatik kanpo daudenean, edo oso ur zikinetan (hil arte, behintzat, edo uretara edo ur garbiagoetara itzuli arte)...
Utzi iruzkina: