Islatu zure arima, bizi koloreak

komunikazioa 1456150559157 komunikazioa | 2008-06-23 00:06
1

Bagoaz aurrera,onartzen dugu garena. Onartzen gaituzte, ez guztiek, baina noizbait ulertuko dute. Nahitaez borrokatzen dugu egunero, garenagatik eta nahi dugunagatik. Batzuk besteak baino errazago, baina bagoaz aurrera.

Maitasunaren gezi gozo gaziak

Handia da maitatzea, eta maitasunak elkarri erantzutea handiagoa oraindik. Baina ez da beti horrela gertatzen. Maitatzeko era ezberdinak izateagatik; gizarteak baztertzea, lan gabe geratzea, familia mintzea, ingurukoak lotsatzea, ezberdin begiratua izatea gertatzen  da oraindik. Ez da soinean eramateko zama makala.

Konplikatzen dugu bizimodua eta moldatzen dugu garena, estereotipo beldurgarri batzuei jarraitu beharrez; heterosexuala izatea, ezkontzea, haurrak izatea… hobeak egiten al gaitu? Edo osasuntsuak?

Homosexualitateari dagokionez aurrera pausu handia egin da azken hamarkadan, gaur egun gay eta lesbianak ezkon daitezke, haurrak izan ditzakete… eta hori ospatzen dugu izugarrizko arrakasta lortuko bagenu bezala. Dena den legeari dagokionez onartua dago, baina guk gizarteak, pertsonak onartzen al ditugu gay eta lesbianak?  Malgutasunez gizarteratzeko  aukera ematen diegu?

Etsipenez garaitua

Maskara bateaz bizitzera kondenatua gaude besteen  onarpena izan dezagun. Ez gara sentitzen dugun pertsona soilik, arrazoiz jasten garenak baizik. Ingurura bilakatzen gara askatasuna zokoratuz. Baina badira etsipenaren ostean beraien  izatea garaipenera  bideratu dutenak. Estereotipo horietatik at daudenak, ezberdinak sentitzen direnak eta direna agerraraziz bide berriak zabaltzen dituztenak.

Egoera hauetan sentitzen direnak ghettoetara jotzen dute, hobe sentitu daitezen . Bazterkeria zeinua den arren,  beraiek joaten dira, baina ez borondatez. Beldur eta lotsak uxatzera jotzen dute. Bakarrik ez sentitzeko. Beraien modukoak edo haiek ulertzen dituztenen babes bila. Kale publikoa hotzegia eta arrotza bilakatzen baita beraientzat.

Urruntzen denak gerturatzean gutizia dakar

Bikote ohiaren deia jaso nuen, aspaldi elkar egon gabe ginen. Lehenago sarri egoten ginen baina bazen sasoi bat ikusten ez ginela. Igandean egin genuen hitzordua. Bere bikotea aurkeztu nahi zidala esan zidan. Bidaia guztian neskaren itsura bilatzen aritu nintzan.  Nire buruari galdetzen nion , ilehoria ote? Edo beltzarana?

Bere etxera heldu nintzan eta nire sorpresarako han ez zegoen neskarik. Denak mutilak ziren. Hiru mutil. Non zegoen neska? Zergatik pentsatu nuen bere bikotea neska izan behar zuela? Baina hori ez zen sorpresa bakarra izan. Nire bikote-oiarekin nire beste mutil laguna ere bazegoen. A zelako sorpresa. Zer egiten zuten elkarrekin? Behin presentatu nituen, baina ez nuen uste horren lagun egin zirenik. Nire sorpresarako nire bi mutil lagun elkarrekin. Ezin nuen sinetsi. Baina han ziren konplizitatea zegiotela, bata besteari barrezka, niri begira, hitzik gabe keinuz beraien artekoa islatzen.

Kanporatu ziren eztarritik lehen hitzak, ia-ia mutuak. Nireak alegia:( - Elkarrekin zaudete?- )

Barrezka erantzun zidaten: (- egoten gara, batzutan biok bestetan hirurok… - Baina nire bikotea Ruben da. Berarekin maitemindua nago.)

Ruben ezagutzen ez nuen mutila zen. Benetan txundigarria. Ederra, xamurra, atsegina…

Beraiekin pasa nuen igandea, eta erreportaje hau egitea erabaki nuena beraiekin. Era batean beraien bizipenak islatu nahiez. Denbora luzean isilpean gorde izan dute direna. Ez zekiten nola kanporatu, batez ere familiaren beldur ziren, baina betiko lagunengandik ere urrutiratzeko beharra izan dute onartu duten bitartean.

Arraro egin zitzaidan baina arro naiz horren lagun adoretsuak izatearekin. Ez homosexualak direlako, ezta bisexualak edo heterosexualak, baizik eta libre maitatzen dutelako.

A_Morillo

A_Morillo 2008-06-23 16:09 #1

Kaixo Naiara,

Zelan? Ikusten dut ondo zuezela blogean idazten jejej. zein artikulu ederra. Benetan oso ona. Baina atera zenituen argazki ederrekin! Zeba ez apaindu horrelako batekin zure testua?

Benetan ona. Horrelako sentimenduarekin idatzi badituzu gaur bukatu dituzun azterketa guztiak, zihur matrikula de honor jejejej

benga egongo gara, ez aldatu eta segi horrelakoak idazten.

A_Morillo (Alex)

Utzi iruzkina: