Saharako basamortuaren alboan zegoen basoen hondamen eta
landaren desagertzeaz ohartu zen lehen aldiz 1949an Frantziar basozain
bat. Afrika mendebaldea gero eta basamortuago bilakatzen bai zioan. Ingurunean
gertatzen ari zen fenomenoari desertizazioa izena eman zion . Fenomeno
honen lehen arazo larriena ez zen heldu 70.hamarkada baino lehen. Lehorte
ikaragarri baten ondorioz 200.000 pertsona baino gehiago hil ziren arte.
Ingurumen arazoei
dagokionez, desertizazioa izan da modu globalean eztabaidatzen eta irtenbideak
bilatzen jardun den lehen arazoa. 1977 izan zen Desertizazioaren Aurkako Nazio
Batuen aurreneko bilkura Nairobin. Ekintza planaren ildo nagusiak
definitu ziren orduan. 1996ko Abenduaren 26an sartu ziren indarrean arauak Desertizazioari
aurre egiteko. Orduan 50 herrialdek parte hartzen zuten, egun 100 herrialde
onartua dute dagoeneko.
Lurrean %30 baino
gehiago, desertizazioa jasateko arriskuan dago. Gune horiek, mila milioi
pertsonen bizitokiak dira. Zonalde hauek, lurzoruaren degradazioan, ur
baliabideen gutxitzean, landaretzaren desagertzean, eta biztanleriaren
bizi kalitatea gutxitzen den prozesu degradante eta geldiezinean murgilduak
daude.
Herrialde kaltetuenak Afrika,
Asia ekialde eta mendebaldea eta Hego
Amerikako zenbait gune dira.
Kontutan hartzekoa
da Desertizazioak, ingurumen arazoa ekartzeaz gain sistema sozial eta
ekonomikoan ere baduela eragina. Produkzio gaitasuna dezente galtzen denez,
migraziora bultzatzen ditu kaltetuak. Familiak desegituratzen dira. Hirietara
alde egiten bai dute, bizi baldintza hobeen bila.
Gizakiak
sortzen du desertizazioa …
Gehiegizko larratzeaz.
Larregizko ustiakuntzaz. Zuhaitz larregi botatzeaz.
Turismoaz eta turistak hartzeko
hirigintzan egiten den prestakuntzagatik.
Iruzkinak
Iñaki 2008-04-29 13:12 #1

Kaixo, Naiara:

Zure blogean sartu naiz eta artikulua irakurri dut. Ados nago zenbait gauzekin baina nire ustez hau guztiaren atzean izkutuko interesak daude. Ez dut ezer sinisten All Gore aldaketa klimatikoaren aurkako burua denean bereziki bere biografia irakurtzean. Ados nago gure ekintzek munduan islada dutela baina aldaketa klimtikoaren aurkako mugimenduan ez dut sinisten. Honi lotuta lotura interesgarri bat gomendatuko nizuke Anton Uriarterena, alegia. Paleontoklimatologoa da. Birritan egon naiz bere hitzaldietan eta bikaina da, oso argia eta gaian oso jantzia dago.

Eszeptikoa naiz gai honetan, sinistu nahiko nuke baina zaila egiten zait.

Ongi izan,

Iñaki

Utzi iruzkina: