Firefox vs Explorer NOR IRABAZLE??

kliker 1456150547464 kliker | 2009-03-10 14:33
1

Gaur batzuentzat hain ezaguna ez den firefox nabigatzaileari buruzko analisia egingo dut.

 

Internet ezagutu nuenetik beti erabili izan nuen Internet Explorer. Berez ordenagailuek nabigatzaile hau dakarte, baina horrek ez du esan nahi hoberena denik. Explorerrak arazo ugari ematen zizkidan: birusak, abiaduraren geldotasuna…  Firefox nabigatzailea entzuna nuen baina okerragoa ez ote zen beldurra nuen. Explorerrak ematen zizkidan arazoez nazkaturik aldaketa egitera ausartu nintzen. Geroztik ez naiz batere damu.

 

Hasteko firefox explorerra baino azkarragoa da. Web orrialdeak kargatzeko denbora gutxiago behar du. Honetaz gain, segurtasun handiagoa eskaintzen du. Antibirus baten falta ere ez duzu sumatuko. Aipatzekoa da ere pestañak erabiltzeko duen aukera. Honek web orrialde berdinean beste hainbat orrialde irekitzeko aukera ematen du pestañen bidez.

 

Beste abantailetako bat software librea izatearena da. Nabigatzailea bakoitzaren gustura moldatzeko aukera ematen du: bilatzaileak, hiztegiak… hainbat eta hainbat programa txikiren laguntza aurkituko dugu. Dowload helperren kasu, bideoak modu erraz batean jaisteko aukera ematen du.

 

Datuek bere kaxa hitz egiten dute!! Zeren zain zaude firefoxen sartu eta bere abantailetaz aprobetxatzen hasteko??

 

 

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2009-03-14 18:35 #1

Lotura falta ikusten dut nik hemen, Paul, Firefox eta IE aipatzen dituzunean, edo Safari, izen horiek lotuta egon beharko lirateke.<br>


Utzi iruzkina: