Ezinbesteko blogak

kliker 1456150547464 kliker | 2009-03-06 23:36
1

   


Interneten bilaketa sakon bat egin eta gero, interesgarriak eta zeuen gustukoak izan daitezkeen bost blogen analisia egin dut.

Lehenengoa motorzaleei dago bideratua motorpasion. Bertan, motorraren munduari dagozkion berriak azaltzen dira, etorkizuneko eta gaur egungo autoen argazkiak ditugula ikusgai. Diseinu sinplea baina egokia erabiltzen du.

Futbolaren ingurukoa dugu bigarrengoa diarosdefutbol. Telebistan edo egunkarian kirol honi buruzko berriak eta anekdotak ditugu irakurgai. Honetaz gain, hainbat sekzio desberdin daude: fitxaketak, UEFAko txapelketa, debateak… Aurrekoaren modura, diseinu egokia erabiltzen du orrialdearen irakurgarritasuna errazteko.

Ondorengoa teknologia berriak gustuko dituztenentzat dago egina celularis.  Diseinuari dagokionez, fondo txuria erabiltzen du. Gaiak sekzionatuta daude, informazio bilaketa errazteko asmoz.  

Arreta piztu nauen beste bloga blogdecine izan da. Zinea gustuko duen edonork begirada bat bota beharko lioke. Informazioa oso ugaria da. Aktoreak, pelikulak, Oscar sariak… motatako gaiak jorratzen ditu. Orrialdeko bideoak, argazkiak eta diseinuak erakargarri bilakatzen dute bloga.

Azkenik, muroshablados blogak argazki erakusketa bitxi batean sartzeko aukera paregabea ematen digu. Kaleetako hormetan ikusten ditugun pintadak dira protagonista, bakoitzak mezu propioa gordetzen duelarik. Beste blogak ez bezala originala eta berezia dugu honakoa.

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2009-03-14 18:32 #1

Lan ona, Paul, baina loturak horrela ipinita —www eta com. eta guzti— oso astun geratzen dira. Zergatik ez dituzu konpontzen: kendu www eta com horiek, eta utzi izena bakarrik?<br>


Utzi iruzkina: