Kontuz ibili!

kikkinbu 1456150519893 kiKKinbu | 2009-03-11 14:00

Kaixo lagunak!

Blogak, Tuenti, Facebook... Nork ez du horrelako kontu baten bat horrelako sareetan? Nik eta nire lagun guztiek behintzat badugu... Jolas edo denbora-pasa bezala erabiltzen ditugu, baina sare hauek intimitatearekin lotuta dauden zenbait arrisku dituzte.

Modu batean edo bestean, gure bizitzaren datu asko ematen ditugu: gure itxura, gure lagunak, gure bizilekua, unibertsitatea... Norbaitek informazio hori modu psikopata batean erabiliko balu, ondorioa oso larria izan zitekeen. Gauzak ez dira horren larriak izan behar, baina herri edota hiri mailako arazoak maiz ikusten dira.

Euskal Herrian intimitatearekin lotuta dagoen arazo bat egon da. Pertsona batek mobilean irudi pribatu batzuk zituen eta gau batean mobila galdu zuen. Pertsona morboso batek aurkitu zuen eta bertako irudi guztiak zabaldu zituen. Herri osoak irudi horiek ikusi ditu eta protagonistak herria utzi behar izan du.

Nire ustez, gizarte morboso batean bizi gara eta hori oso arriskutsua da. Irudien protagonista arduragabetasun puntu bat izan zuen, izan ere, mobilean irudi horiek eramateak arrisku bat dauka. Mobila kalera eramaten dugu eta galtzeko arriskua dago beti. Hala ere, nire ustez errudunak irudiaren zabaltzaileak dira. Gureak ez diren irudiak ez dira zabaldu behar. Min eta kalte handia sortu ahal dugu eta! Morbosidade honen aurka egin beharko genuke. Gure intimitatearekin kontu handiz ibili behar gara, ez dakigu noiz gertatu ahal zaizkigun horrelako gauzak.

Amaitzeko, ez itzazue zuenak ez diren irudiak zabaldu! Jar zaitezte bestearen azalean!

Besterik gabe!
Ondo segi!


Utzi iruzkina: