KIM JONG IL eta independentziaren aldeko gizadiaren borroka

kfaeuskalherria 1456150392071 kfaeuskalherria | 2012-03-01 11:05

Kim Jong Il Aitzindariak ekarpen nabarmena egin zuen gizadiaren independentziaren aldeko borrokan.

Gida zuzena prestatu zuen bere igarmen aparta eta egintza ideologiko eta teoriko gogotsuekin.

Goiz hasi zuen iraultzaren bidea, 1960. hamarkadan langile klasearen pentsamendu iraultzaileen ehun urtetik gorako garapen historikoaren ikuskatzea gauzatu, Kim Il Sung Presidentearen ideia iraultzaileak eta Jutxe ideiaren mamiak aztertu zituen sakon. Ideia horien garrantzia historikoa nabarmendu zuen, independentziaren gizadiaren borrokaren aldeko ideiaren ildo bakartzat kontsideratuz, eta Kim Il Sung-en pentsamenduak formalizatu zituen sistema integral batean Jutxe metodo, teoria eta ideologia batuz.

Balore klasikoa duten idazlan asko argitaratu zituen, besteak beste: “Jutxe ideiari buruz”, “Abia gaitezen Marxismo-Leninismoaren eta Jutxe ideiaren bandera goratuz”, “Eraikuntza sozialistaren irakaspen historikoak eta gure Alderdiaren ildoa”, eta “Lan ideologikoa lehenestea baldintza behar-beharrezkoa da kausa sozialista betetzeko”. Hauek independentzia lortzeko bideak erakusten dituzte iraultzaren etapa desberdinetan, baita konsigna honek ere: “Independentzia defendatzen dugun munduko herriak batu gaitezen!”. Asko dira sorturiko eta aberasturiko ideiak, horien artean Jutxe ideian oinarrituriko filosofia iraultzailea; gizartea birmoldatzea postulatu hauen arabera; masa herritarretan zentratzea sozialismoa, izaera iraultzaileko alderdi eta indar armatuen eraikuntza; politika sozialistaren forma, eskuzabaltasuna, Songun, eta Estatu boteretsu eta oparoaren eraikuntza izanik muinak. Hauek dira independentziaren garaiaren ideia gidariak, euren zientzia eta egiaren maila gorena erakutsia dutelarik.

Kim Jong Il, ohizkanpoko gidaritzaren artearen edukitzaile, gizadiaren independentziaren borrokaren arrakastaren aldeko modelo bat sortu zuen.

1990. hamarkadaren bigarren erdialdean Korear Herri Errepublika Demokratikoak egoera ikaragarri zaila, penagarria, bizi zuen: munduko kanpo sozialistaren gainbeherarekin batera, Kim Il Sung Presidentearen bat-bateko heriotza, Amerikar Estatu Batuek gidaturiko indar aliatu inperialisten oldartze sutsua hau itotzeko eta era askotako eta hondamendi natural jarraituek jo zuten. “3.3.3” zurrumurrua zebilen atzerrian, zeinek zioen Koreako erregimen sozialista hiru egunetan, hiru hilabetetan edo gehienez hiru urtetan eroriko zela. Momentu horretan Kim Jong Il-ek Songun bandera gehiago goratu zuen.

Konbentzituta independentziaren eginkizuna ez dela bera bakarrik egiten, inperialismoaren aurkako konfrontazio serioarekin baizik eta horregatik inperialisten “indarraren politika” indargabetzeko modu bat behar zela, Songun politika ezarri eta zabaldu zuen, armada indar nagusitzat hartuz, iraultzaren bizkar-hezurtzat. Kim Jong Il-en gidaritzapean, Korear Herri Armadak, indar menderaezin bilakatu, subiranotasuna eta herriaren duintasuna defendatu, eta zeregin zailenak betetzen ditu eraikuntza ekonomikoaren zuzendaritzan, “Gure gain hartu ditzagun Aberriaren defentsa eta eraikuntza sozialista!” konsignak argi erakusten duen bezala. Honela Koreak bere interes gorena defendatu ahal izan du, sozialismoa inperialisten atentatuen aurka eta Estatu boteretsu eta oparoaren eraikuntzan jardun. Arrakasta honek erakusten du Songun politika arma ahalguztiduna dela, independentziaren politikaren modeloa, independentziaren kausaren aurrerapen arrakastatsua babesten duelarik egoera zailenetan ere.

James Carter, estatubatuar presidente ohiak, Koreara egindako bisita batean azaldu zuen “Ipar Korea gizarte oso singularra da, Jaju (independentzia) izeneko filosofia sinesmen erlijiosoa balitz bezala dauka eta herri honen aurkako santzioek emaitza ez-eraginkorrak emango dituzte”.

Kim Jong Il, sozialismoa eta justiziaren defendatzaile apartak, arrakastatsuki gidatu zuen independentziaren konkistaren borroka hau mundu mailan lortzeko.

Guda hotza amaitu ondorengo krisi garaian, garapen berri batera eraman zuen munduko mugimendu sozialista. “Sozialismoa zientzia da” eta bere beste lan programatiko askok kolpe indartsua eman zioten inperialisten kanpaina antisozialistari, garaipenaren bidean gizadi progresista inspiratu eta solidaritate osoa erakutsi zuen subiranotasunaren aldeko borrokan murgilduak dauden herri iraultzaileekin. Europako herrietan sozialismoaren porrota gertatu ondoren, Kim Jong Il-ek arreta handia ipini zuen mugimendu sozialistaren berriztapen eta eta hedatzean. “Sozialismoaren kausa defendatu eta aurrera eraman dezagun” Deklarazioa sinatu eta argitaratu zuten munduko 270 alderdiren aitzindari eta ordezkariek Pyongyang-en, mugimendu sozialista salbatu eta indartzeko motibo nagusi bat bilakatuz. Inperialismoaren izen-mailagatzaile eta sozialismoaren traidoreek obra horren amaieraz soinu asko sortu zuten, baina hau garapen etapa berri batean sartu zen. Horren froga da 270 alderdi baino gehiagok dokumentu hori sinatu izana.

Kausa sozialista, gizadiaren obra independentziaren alde, aurrera darrai. Latino Amerikatik barrena hedatzen ari da, herri askotan sozialismoaren aldeko gobernuak ezartzen doazelarik. Konfirmatua geratu da gizadiaren etorkizuna sozialismoa dela, Kim Jong Il-en Songun ideia ere politika sozialistaren modu eraginkortzat hartzen da.

Azken urteetan Kim Jong Il-ek bisita asko egin zituen Txina eta Errusiara, eta garantia bat prestatu zuen munduaren independentzia segurtatzeko, bakea eraikitzeko Asiako ipar-ekialdean, eta gizaldi berrian aldaketa esanguratsuak lortzeko panorama politikoan.

NAENARA - http://www.naenara.com.kp


Utzi iruzkina: