La pollari buruz
15 urte ditut eta, nahiz eta gaur egun hainbat musika mota eskura izan, orain dela 15 urteko musika entzuten jarraitzen dut, La Polla records taldea alegia. Punk musika mota hau gustatzen zait, gure gizartean kritikatu beharreko guztia kritikatzen duena eta inolako talde ideologikorekin loturarik ez duena, hala ere, gero eta zailagoa da mota honetako taldeak aurkitzea.
nahiz eta la pollaren letrak 20 urte baino gehiago izan, kantek eta hauek tratatzen dituzten gaiek ez dute gaurkotasunik galdu eta are gehiago, gaur egunean pil pilean dauden gaiak tratatzen dituzte (Zaborren kudeaketatik, matxismora, Espainiako monarkiatik, mundu mailako elikadura arazoetara) hizkera erraz eta ulergarria erabiliz.
Hortaz, gaur egungo mundua ulertzen hasteko metodo on bezala uler daiteke talde honen musika eta, ez bakarrik gozatzeko tresnatzat.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: