Ni

kenai 1456150388549 kenai | 2007-04-25 08:33
1

NI

Ni 17 urteko neska bat naiz non Oteiza Lizeo Politeknikoan buruten ditudan nire Batxilergoko ikasketak. Jada 2. kurtsoan nago eta erraz nabari daiteke lehenegoa baina astunagoa dela.

Afizio edo hobbie dagokionez,  esan daiteke mutil askoren afizio berdinak ditudala. Hau da, ikaragarri gustatzen zait futbola, Formula1, kotxeak eta motorrak. Bestalde ez dago eguraldi ona egiten duenean zaldian ibiltzera joatea baina hoberik. Zoritxarrez orain dela gutxi motoistripu bat izan nuen eta denbora luzen ezingo dut kirolik egin, erortzeko arriskua dutenik ez beintzat. Lehen aipatu bezala, futbola ikaragarri gustatzen zait, gainera 3 urtez ibili naiz nire herriko klubean eta aurten deskantsu bat hartu dut baina hurrengo urtean jarraitzea espero dut.

Nire izaerari dagokionez, ezagutzen nautenek alaia eta dibertigarria naizela diote. Batzuk bakarra naizela ere esan ohi didate. Baina bestalde ezin dute jasan nire umore aldaketak. Hau da, ongi esan da nire malaletxea! Zerbait gaizki dagoela edo horrela ez dela uste badut izugarrizko jarrera jartzen dut. Malaletxe hori izateak arazo bat baina gehiago ekarri ohi izan dit eta uste dut kontrolatzen saiatu beharko naizela. Azkenik, esan behar dut beti laguntzeko prest dagoen pertsona horietako bat naizela. Beti nago nire lagunen ondoan eta arazoren bat izan ezkero badakite ni beti bertan egongo naizela.

Hauxe naiz ni.

Maitena

Maitena 2007-04-25 10:12 #1

Kaixo Anita!

Zer moduz hasi dugu eguna? Belainoa jota gaude Donostia alde honetan, atzoko eguraldia gogoratuz... hau kuxidadea!

Ni Maitena naiz eta ETB-en egiten dut lan. Orain saio berritzaile eta polita dugu eskuetan, eta agian zuri parte hartzera gustatuko litzaizuke. Neska alaia eta ausarta ikusten zaizu (norberaren burua horrela aurkezteko behar baita, nere ustez) eta agian gustoko zenuke gu esku artean dugun honetan parte hartzera. Oso dibertigarria da.

Konpromezu gabe dei iezadazu nahi izan ezkero ta kontatu dizut zertan datzan.

Egun ona igaro!

Nere telefonoak: 943 01 16 65 // 649 91 21 18

Utzi iruzkina: