Sam Shepard: maite dugun gizon bat

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2006-10-18 09:18
3

Zahartzen ari da baina mantentzen du bere xarma. Aktorea delako ezagutu genuen bere ahotsa, bere aurpegia. Bere liburuekin ipuinak nobelen gainetik maitatzen ikasi genuen (bereziki gomendagarria Great Dream of Heaven, gazteleraz, Anagramaren eskutik). Bateria jotzen ez diogu inoiz entzun, baina ziur ondo egiten duela.

Gizon honek dena egiten duelako ondo. Aktore moduan, ona. Idazle gisa, apartekoa. Dramaturgo moduan ez dut ezagutzen, baina antzerkigintzarekin lortu ditu arrakastarik sonatuenak: Obie eta Pulitzer sariak eskuratu ditu, adibidez. Zer gehiago? A, bai, guapo-guapoa ere bada.

Aretoetan ikusgai dagoen bere azken pelikulan, Don’t Come Knocking (Llamando a las puertas del cielo), bereziki nabarmentzen da, bereziki txoratzen gaitu, bera baitugu protagonista, gidoilari eta soinu banda bikainaren abestietako baten konposatzailea. 

Bai, ezkonduta dago, jakina. Jessica Langekin. Eta bera ere agertzen da Win Wenders-en azken pelikula honetan.

Beraz, Sam Shepard-en fan ez bazara, ziur Jessica Lange gustuko duzula. Edo Win Wenders, beti interesgarri. Edo Sarah Polley, Tim Roth, Eva Marie Saint (bai, bizirik jarraitzen du). Edo pelikula gordin eta aldi berean suspergarriak.

Edonola ere, pelikula gomendagarria mundu guztiarentzat.

Luistxo

Luistxo 2006-10-18 21:15 #1

Zahartzearekin, eta bakeroz jantzita, Charlton Hestonen antza hartze ari da Sheppard. Niri apur bat aspergarria egin zitzaidan filma. Isabel Coixeten pelikula bat ematen du. Baina ez nioke suspentsorik emango. <br />

kat

kat 2006-10-20 09:19 #2

Nire ustetan izugarria filma, bai horixe. Sarah Polleyri nion eta diodan sinpatia eta fanatismoak eman ninduen filma ikustera, Sarah Polleyk, Isabel Coixeten "Mi vida sin mi" eta azkena "La vida secreta de las palabras" en maitemindu ninduen eta Luistxok esan duen bezela Isabel Coixeten kutsua badu filmak, niretzat kutsu ezinobea...

jul

jul 2007-01-20 18:57 #3

Nik atzo ikusi nuen, eta "Broken flowers" bikainaren antza hartu nion, baina ez zait iruditzen hura bezain ona denik. Arrazoi duzu Sarah Polleyri dagokionez: izugarria da, eta film honetan egiten duen paper "enigmatikoa" (enigmatikoa, agertu eta desagertu egiten delako; ez hainbeste bakeroarekin duen harremanagatik, ze hasieratik dago argi nor den neska hori) bordatu egiten du.<br />


Utzi iruzkina: