Bilbon

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2007-10-31 17:17
9

Pasa den larunbatean hogeita sei urte bete nituen pertsona moduan, eta gaur, berriz, urtebete bilbotar moduan.

Arratsaldeko sei eta erdietan pizten dute nire saloia argitzen duen Bilbao Bizkaia Kutxa argi-letreroa. Idei asoziazio bitxi batek gogorarazi dit gaurko urteurrena. Guztiz bilbotartua egongo naiz dagoeneko? Areatzako zubia gurutzatzen dut ia egunero, Somerako txanpinoiekin disfrutatzen dut ostegun anitzetan, eta (hau arraroena da, dudarik gabe) Pagasarrira ere igo izan naiz noizik behin. Oraindik ez dut aldarririk egin Zorrotzako portuan, baina denborarekin auskalo zer egiteko kapaza izango naizen.

Beste garai batean idazten nuena kontuan hartuz, kezkatu beharko nuke, agian.

Pasa den urteko urtebetetzean lagunek tresna txoro ugari oparitu zizkidaten, etxez aldatzen nintzela aprobetxatuta: komunerako eskobilla bat, arropa zintzilikatzeko pintzak, erratz berde fosforito bat… orain erregulatu nahi dituzten txinatar denda gau-txori batean erositako tramankuluak guztiak ere.

Aurten ez didate ezer oparitu. Ezertxo ere ez. Zorionak zuri abestu didate (nik ordaindutako) patxaran batzuk lagun. Aurten ez zara etxez aldatzen, esan didate, ondo instalatuta zaude, ez duzu ezer behar. Beren utzikeria zuritzeko baino ez dute esaten baina arrazoia dute. Primeran nago hemen, Bilbao Bizkai Kutxa letreroak ematen didan argitara idazten. Eta hau bukatutakoan hobeto egongo naiz, banoalako segituan Somerara, zurito bat eta txanpinoi bat jatera.

Zubi ona guztiontzat.

Ricardo

Ricardo 2007-10-31 18:22 #1

Zorionak zuri, Katixa! Zorionak bi urtebetetzeengatik, noski.

Kevin Heredia

Kevin Heredia 2007-11-01 08:31 #2

herdoilaren tristeziarekin batera...

zorionak... edo.

Kevin is Love

Iñaki

Iñaki 2007-11-01 09:15 #3

Zorion bikoitzak, beraz, Katixa.
Beharbada urte baten buruan bere garaian egiten zenuen galderari  erantzuna aurkitzen hasiko zinen dagoeneko. Baina bilbofiliak jota bazaude, auskalo zer aterako zaizun, kar kar.

Eta erabat bilbotartzeko froga gehiagorik bururatzen zait ;-)

iturri

iturri 2007-11-01 11:02 #4

Zorionak, Katixa.

Kasualitatez egun horretan, pasa den larunbatean, elkar ezagutu genuen Iñakik eta biok... Bilbon.

Dena da Bilbo.

Patxi

Patxi 2007-11-02 10:41 #5

Ze txarrak diren inork ezer oparitzen ez dizun urtebetetze egunak...

Baina tira, opari mundialak jasotzen dituzun aldi bakan hoietarako kontrapuntu zoragarria dira.

Zorionak berriz, Katixa!

2007-11-02 18:37 #6

Melankonia sentzazioa ematen du testuak, zure etxean dituzun bista horiek ematen dute seguro!. Ondo segui Katixa.

eneko

eneko 2007-11-02 18:45 #7

...eta urteak betetzeak ere emango dute...zorionak!

patxi lurra

patxi lurra 2007-11-04 21:01 #8

Pagasarri, Somerako txanpiak, Mahatserriko Irakurlearen Tartea... Hasi zara dagoeneko galderari erantzuten. Gauza horiek deukoz Bilbok eta hamaika gehiago! Adibidez, ezagutzen dozun mutiko txiki eder hori...

Haren (lotan dago) eta neure partez, zoridxonak!

Txema

Txema 2007-11-05 13:41 #9

Zorionak bai, baina, aizu, bilbortartze horrek segituko desgasteiztartzea eragiten al dizu? Hala baldin bada, hurrengo urtean urtebetetzea Errioxako txalet batean ospatuko dozulakoan nago.

Utzi iruzkina: