Aspertuta, koldar, gogogabetua...

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2007-12-01 11:55
1

Zoritxarrez, baina halabeharrez, asko dira Jokin Muñoz eta Luistxo Fernandez bezala sentitzen direnak. Ni neu ere horietako bat izan ninteke, akaso, Mario ezagutuko ez banu. Urrundu ninteke lasai asko, amarrak moztu, beste kezkabideak bilatu... baina ez dut egiten, eta injustizia honek (beste askok bezala) barrutik erretzen nau.

patxi lurra

patxi lurra 2007-12-01 16:44 #1

<p>Dana da tekla egokia ukitzea:&nbsp;Aspertuta eta indar barik sentitzen zara nonork pizten zaituen hori sakatu arte. Batzuek piztuko dira ETAk nonor hilez gero, bestetzuk poliziak ETAren inguruko&nbsp;nonor atxilotuz gero, bestetzuk poliziak ETAren ingurukoa&nbsp;ez dan nonor atxilotuz gero,&nbsp;&nbsp;bestetzuk lehendakariaren aurkako epaibideagaz,...</p>

<p>Neu atzokoak piztu deusta, zaku berean zenbat jente sartu daben ikusita, baina ez dot pentsau nahi "Egunkaria"rena txarto amaitzen bada zelan piztuko nintzan...</p>


Utzi iruzkina: