Amatasun sena

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2007-10-26 18:08
6

Nire ahizpa soziologoa da eta gizakiongan instinturik ez dagoela aldarrikatzea gustuko du. Soziologoek horrela jokatzen dute: beraientzat dena da eraikia, dena dago sozialki baldintzatuta. Behin baino gehiagotan eztabaidatu dugu honen inguruan. Batez ere amatasun senari buruz hitz egiten didanean. Amatasun instintua: horra trikimailu maltzurra. Ez al naiz konturatzen gizarte patriarkalak eraikitako instintu faltsu eta naturalizatu horietako bat dela, emakumearen menderatzea betikotzeko, emakumeak ume saldo batengana lotuz eta horrela bizitza osorako esklabo bilakatuz?

Historialari, antropologo eta soziologo ugarik amatasun instintua ezbaian jartzen duten ikerketak burutu dituzte. Munduko hamaika lekutan amek erakusten duten jarrera ez oso xamur eta ez oso maternalak bilatuz eta dokumentatuz, kolokan jartzen dute ama/jaioberriaren arteko lotura ustez apurtezin eta natural hori.

Nire ahizpak eta ikerketa horiek defendatzen duten tesia berrestera etorri zen telebistako albiste bat, berriki. Ekuadorreko inguru pobre batean, emakume haurdun bat, ezkutuan dagoen kamara baten aurrean, barruan daraman izakia saltzeko asmo garbia erakusten. Hamabost mila euro eskatzen ditu.

Ikusten? Non dago amatasun instintua hor? Hamabost mila euro baino ez du balio ditxosozko instintuak!

Baina begira emakume horri: 22 urte, eta lau seme-alaba dagoeneko, miseria gorrian. Bosgarrena saltzeko prest dago, bai, baina soilik amatasun instintuaren gainetik sen indartsuago bat gailendu delako: biziraupen instintua.

Aste honetako beste albiste bat: 10 emakumetik 9k antisorgailuak erabiltzen dituzte EAEn eta Nafarroan. Amatasun senaren funts eza erakusten digu honek ere? Ez dakit zer esango duen ahizpak, baina nago, antisorgailuen falta (eta miseria, noski, hura bai, sozialki eraikia) dela hain zuzen zorigaiztoko emakume ekuatortarraren amatasun instintua bigarren plano batera pasarazi duena.

Patxi

Patxi 2007-10-29 02:14 #1

Nik esango nuke amatasun sena ez dala berez ematen emakume guztiengan. Zure ahizparekin bat nator. Baina ematen danean, eta normalena ematea da, oso gauza berezia eta indartsua dala.

Gizonok ezin, nahita ere, gauza bera sentitu, ez baitegu inoiz jakingo zer dan gure barruan haurra eramatea, edo eramateko aukerarekin jaiotzea, eta horretaz konsziente izatea.

Zorionekoak.

Biziraupen instintua indartsuagoa da, bai.

Hala ere, ez dakit nik albiste hori bera ikusi nuen telebistan, edo beste bat zan, baina biziraupen arazorik ez zegoen han. Bai ordea, ez daukat gogoan zer zan, baina Media Markt-en erosi zitekeen zerbait zan emakume hark desio zuena.

Patxi

Patxi 2007-10-29 02:18 #2

Aproposito...

Gaur zutaz hitzegiten aritu gera, ea ondo idazten dezun, batek, baietz, "oso idazle ona da", besteak. Ea guapa al zeran. Baietz, besteak...

Amaixa

Amaixa 2007-10-30 13:04 #3

Zapatero, a tus zapatos! Badakit blog bat bizirik edukitzeko gai askotaz idatzi behar dela, baina ez dakizunaz ere...

katixa

katixa 2007-10-30 13:45 #4

Eta hori da lau egunez itxaron behar izan dudan erantzun zorrotza? Ba berdin-berdin utzi nauzu. Ahalegintxo bat egin, Amaixa...
Eta nola ez dakidala ezer? Nork zuzendu du "Amatasunaren diskurtsoak" (zati bat behintzat)?

Amaixa

Amaixa 2007-10-30 17:41 #5

Sentitzen dut nire erantzunak zure esperantzak asetu ez izana. Ez naiz idazle on bat, ZU bezala. Ongi azaltzeko hitz gehiegi behar dira, ez da sei paragrafoetan azaltzen den zerbait. Erainkutza sozial konplikatu eta potente bat da eta bere barnean hainbat fenomenoen elkarrekintza aurkitzen da.

Esan ahal dizudan gauza bakarra, amatasun sena eraikuntza sozial bat dela da (eta beraz, eraikuntza den heinean, ez da naturala ezta sena ere, beraz). Amatasuna "praktikatzeko" edo "ez praktikatzeko" mila modu desberdin daude munduan, eta ez bakarra, gizarte patriarkalak emakumeei erakutsi nahi izan digun bezala. Modu bakarra ez dagoenez, ez da naturala, ez da denek barneratuta dugun sena. Amatasuna, beraz, mila praktika, definizio eta diskurtso desberdin barneratzen duen fenomeno bat da.

Katixa, eta ni lau hilabetez zure zuzenketak itxoiten eta hori izan da jaso dudana? Bi orrialde miserableen zuzenketa!

Beno maitia hau bronka familiarrentzako esparru aproposena ez da, utz dezagun, beraz... jarraituko dugu beste momentu batean.

Maitasunez, a pesar de todo....

katixa

katixa 2007-10-30 17:57 #6

Bi orrialde? Hogei ziren, Amaixa!
Hau nire etxea da, beraz, bronka familiarrrak zilegi dira.
Baina hau bronka al zen? Zahartzen ari gara, maitia...
Muxu bat!

Utzi iruzkina: