Ahaztu aurretik

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2009-01-08 19:12
5

Ahaztu aurretik, urte berri on guztioi. Zer moduz dena? Elurra-eta? Lana-eta? Nik, Tenerifeko eguzki-dosi oparoarekin hasi dut urtea, beraz, ez naiz kexatuko momentuz.

Ahaztu aurretik, agenda bat behar dut. Galduta nabil bera gabe. Elektronikoa baldin bada, hobe. Eta telefonoarekin bateratu badaiteke, perfekto. Zer erosi? Blackberry itsusi horietako bat? Agenda daramate barruan? (Merke daude Movistarrekin, horregatik galdetzen dut).

Lagundu, mesedez, 2009. urteari ekin ezinik nabil.

Eguneraketa:
Joder, post pijoagorik ezin zitzidan geratu. Tenerife eta Blackberry lerro berean. Ni ez naiz horrelakoa, benetan!

etxekalte

etxekalte 2009-01-08 21:27 #1

Nik gomendatuko nizuke Nokia sofistikatu horietako bat, taktila bada hobe. Blackberryak baino askoz politagoak dira :-)

Ricardo

Ricardo 2009-01-08 23:28 #2

Urte berri on zuri ere, Katixa! (nahiz eta bistan den ondo hasi zarela).

Pijo-pijo geratu nahi baduzu, zer hobe iPhone bat baino; hala ere, niri gehiago gustatzen zaizkit etxekaltek aipatzen duen Nokia hori edo HTC-ren katxarroak. Nik daukadan HTCa txikitxoa da, baina agenda moduan oso ondo betetzen du bere lana (eta beste erabilera asko ere baditu, noski, telefonoa barne).

P.S.: ez dut HTCren komisiorik jasotzen.

Jozulin

Jozulin 2009-01-09 12:06 #3

Tenerife eta Blackberry pijoa? Aipatu bazenitu sikieran Sheychelleak eta iPhonea...

katixa

katixa 2009-01-09 12:07 #4

Arrazoia duzu, Jozulin.
Pijoa izan nahi eta kutre gelditzen naiz. Eskerrak.

Jabi

Jabi 2009-01-09 14:26 #5

Zergatik kutre? edo zergatik pijoa? niri lehena etorri zaidan burura hau izan da: inbidia.

Naiz eta horrelako tramankulurik inoiz ez eduki nik etxekalterekin bat nator, nokiak ondo joaten dira normalean... Pijoa ez izateko begiratu ondo zer behar duzun. Ez egin nik bezala: nire telefono berria GPS eta gustiz dakar, hala nik ez daukat ezta gidatzeko baimenarik ere, (Consumo Consciente eta horrelakoak).

Ondo izan

Utzi iruzkina: