Urriak 27, AHTren kontrako eguna Lemoan

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2007-10-15 10:37
2

Jakingo duzuenez, gure politiko ta enpresariak eskuak igurtzi eta igurtzi ari dira AHTk suposatuko dien negozioa dela eta, eta zer esanik ez obra faraoniko hau egiteko beharrezkoa izango den zementu guztia salduko dutenak... Lemoak ere jasango du proiektu txikitzaile honen eragina, bi aspektutan batez ere; batetik trena bera igaroko den lur eremuan kalte itzelak sortuko ditu, eta bestetik, gure herriko kantera eta zementera topera ibiliko dira behar duten zementu guztia ekoizteko, jarduera honek berez sortzen dituen kalteak gehituz.

Guzti honen aurrean, eta proiektu honen inposaketa salatzeko asmoz, Harriketarrak Gazte Asanbladak eta Arratia Bizirik taldeak egitasmo txikitzaile hau salatzeko aldarrikapen eta jai eguna antolatu dugu datorren 27an Karabie Gaztetxean. Herriaren borondateaz hainbeste hitz egiten duten horiei, zergatik ez zaie interesatzen AHT moduko proiektu bati buruz herritarroi galdetzea? Zenbaterainoko interesak dituzte proiektu txikitzaile honen atzean? Nori egingo dio mesede AHTak?

Hau da prestatu dugun programazioa;

17etan; "AHTri kaña!" jolasa

18:30etan :"Abiadura Handiko Kalejira"

20etan; merinda itzela!

21:30etan; kontzertua: PIRULO TXOU (Laudio) eta EMON (Bergara)

Beraz badakizue, herriaren borondatea errespetatzearen alde eta proiektu txikitzaileen kontra, 27an danok Lemoara!!

http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=9220

 

 

 

AHT-rik EZ

AHT-rik EZ 2007-10-17 16:49 #1

<p>Aupa Zuek!!! AHT-ri kaña</p>

<p>27-an han egongo naz AHT eta bere inguruan dauzen txikitzaile guztiei&nbsp; kaña emoteko prest.</p>

<p>PNV txikitzaile!!!!</p>

<p>&nbsp;</p>

ztalo

ztalo 2007-10-18 23:36 #2

Bale, bale, geu be bertan egongo gara jokoak hasi eta berebenea amaitu arte. 27an danok Lemoako gaztetxera!! AHT stop!


Utzi iruzkina: