Udagoien Rock 06 Lemoan

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2006-11-12 23:14
3

Datorren zapatuan, azaroak 18, Arratia Udagoien Rock jaialdia ospatuko da Lemoan. Diru publikoz antolatutako kontzertu hau (ordua zen zentzuzko zeozer egiteko!) Arratiako taldeak promozionatzeko asmoz egingo da aurten lehenengoz. Asmoa urte bakoitzean herri batean egitea da. Aurten Lemoan denez, Harriketarrok ere antolaketan laguntzen ari gara, eta txosna eta bokaten dirua asanbladarako izango da.

Kontzertuak arratsaldeko 19etan hasiko dira, eta bina autobus egongo dira debalde Arratiatik etorri eta bueltatzeko.

Talde hauek hartuko dute parte:

Tiritine (Zeanuri), Borja Estankona (Artea), Materia Gris (Igorre), Anker (Lemoa), Harrobi (Dima)

Arratiarrekin batera Zea Mays eta Amaiur ere arituko dira Gaztetxeko parkinean egongo den karpan. Ah! eta debalde da!!

Mari Puy zelatan dago

Mari Puy zelatan dago 2006-11-26 22:14 #1

ANKER-en web orrie martxan dau. Ondiño atal guztiek prest ez dauzen arren, bertan eskegiko doguz Udagoien eguneko argazkiek eta laster abestiek eta bideoren bat.

www.ankertaldea.com

P.D.: Formal ibili, ostantzean bando batzuk imini ta bloga atoan zarratuko dot

Hi ni bañoak

Hi ni bañoak 2006-11-28 10:47 #2

Aupa Karabie!!!

Kontzertuak oso ondo egon ziren baina batez ere Anker-ena(edo Stancko edo Stancker edo Alextancko).Hori da hori kantantea(aupa juan sa).Bueno beste barik agur eta Kepari musu handi bat(jenta badoa erantzuten )

kepa

kepa 2006-11-28 11:28 #3

Aupa danori, ta eskerrik asko mosuegaitik. Gora gaztetxeko bloga! autogestioa on line!

Utzi iruzkina: