Euskal Herria-Nepal 2007; hitzaldia eta argazki erakusketa

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2007-10-10 11:54
3

Dakizuen moduan harriketar batzuk sekulako abentura bidaian ibili dira aurten, furgoneta hartu eta Euskal Herritik Nepalera joan dira. Bidaiko milaka kilometroetan zehar mundu erdia zeharkatu (Bulgaria, Turkia, Iran, Pakistan,...) eta hainbat pasadizo bizi izan dituzte.

Bizi izandakoak entzuteko eta bidaiko argazkiak ikusteko aukera paregabea izango dugu domeka honetan, urriak 14, karabie gaztetxean, 19etan hasita. Izaskun eta Ion izango dira bidai berezi honen kronika eta irudiak ekarriko dizkigutenak.

Gaztetxeko ekintza hau Lemoa Tudei fanzineak babesten du gainera, bidai interesgarriei buruzko bere interesarekin jarraituz.

Beraiekin batera Morris eta Txikon ere joan ziren, eta jakizue Txikonek Shisa-Pangma igo duela bidai honen ostean, bere laugarren zortzimilakoa! Zorionak!

Beraz badakizue, gaztetxetik bertatik mugitu gabe mundua zeharkatu nahi dozuenok zatozie domekan Karabire.

hamazortzi

hamazortzi 2007-10-10 23:02 #1

AUPA ION 14ean (e 14) or egongo naz falta barik ea zelango dokumentzazio ekarri dozuen andik ikusteko gogakaz nau.

no fallare.

Ahhhhh ta mila mila esker opariegatik ez dot inoz aiztuko detallea benetan ez dakit zelan ordaindu no me lo esperaba asta me eh emocionau te debo una. bueno una no mutxas nose komo agradecertelo eskerrik eskerrik asko.

BATASUNA ASKATU!!!!!!!!!!!!!

UTXU ASKATU!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

mon

mon 2007-10-11 10:29 #2

Honik lotsabakoak ez ete zirean abioian ibiliko batetik bestera eta danok engaƱeu gurean dabiz.... eztakit ba! Baia bueno, domeka honetan ikusiku ia benetan pruebak erakusten dozkuezan edo dana farsa bat dan. Eskerrak LT moduko komunikabide serioak dauzela holango ekintzak bultzatu eta egie deskubriduteko, "nik ere lurpetarra izan nahiko nuke...tralari, tralara... lirililili!"

Domekan ikusiko gara... merindea  egongo dala be badakit....

Gora Karabie!!! Gora LT!! Kultur Etxea alkatean etxea!!!

hamalau

hamalau 2007-10-11 12:59 #3

Bai meriendea gure esku bebai, Indiako bazkari tipiko bat ekarri dogu zuek dastatuteko.

Bueno Bilbotik ondo bueltetan bagara domekan(14)ikusiko gara!!!!!

Aupa Karabie!!!!

Eskerrik asko LT!!! Lt-k posible egin dauelako abentura hau,bere laguntza ekonomikoa emanez eta  muga guztiak zabaldu dozkuzelako!!! Aupa zuek!!!!!

Utzi iruzkina: