Artikulu lehiaketa!!
Lemoako fanzinerik kritiko eta zirikatzaileenak ARTIKULU LEHIAKETA mindiala antolatu du!! Saria sekretua da oraingoz, baina artikuluak publikatzeaz aparte, ziurtatzen dugu beste zerbait ere egongo dela...
Bueno, hauek dira parte hart nahi dutenek kontutan hartu beharrekoak:
- Artikuluko gaia bakoitzak nahi duena izango da.
- Gehienez folio bat idatzi daiteke, alde batetik eta 12 edo 14ko letraz.
- Artikuluak ekaina bukatu orduko entregatu beharko dira, eta horretarako bi bide dauzkazue; gaztetxean entregatu edo lemoatudei@hotmail.com helbidera bidali.
- Irudi edo argazki bat ere sartu daiteke.
Beraz, badakizue, parte hartu eta ez galdu esan beharrekoak esateko aukera hau!!
GU LURPETARRAK GARA, TA ZU? (LEMOA TUDEI)
Iruzkinak
Kanpotarra 2006-10-07 01:34 #1
<p>Bixi bizi! Poztekoa da HARRIKETARREN lana ikustea. Ostia pare bat hain merezia daukagun paraje honetan ezinbestekoa da gogoak eta animoak astintzea.Norbaitek ostia batzuk ematea, hatzamarra begin sartzea, hain zuzen ere. Eta ez dira asko horretan dabiltzanak. Zapalduen arteko zubiak eraiki beharko direlako eta zapaltzaileen gazteluak erre. Merkatal zentru, industria poligono eta logela-auzoz betetzen ari dira gure kaleak, lanetik etxera eta etxetik lanera gabiltzan automatak bihurtu gaitu kapitalismoak, hipotekaren zamak eta laneko martxak itota. Edo bidean da behintzat. Hala ere, oasiak topatu beharko ditugu bizi nahi badugu (ez bizirik iraun), edo margotu, edo asmatu. Jar dezagun kolore apur bat gure bizitza hitsetan! Eta horrelako zerbait da GAZTETXEA eta bere proiektu komunikatiborik txukunena (LEMOA TUDEI). Ikerketa eta zurrumurrua maila berean jartzen dituen kazetaritza proiektu zirikatzailea, egiarik borobilenak botatzen dituena. BEGITU-n agertzen den Arratia bukoliko eta "ordenatuak" derrigorrez behar duen kontrapuntua. Arratiak ostia batzuk behar dituelako, eta denok behar ditugulako... BIBA ZUEK! </p>
LT 2006-10-23 09:58 #2
<p>Aupa Kanpotarra!!</p>
<p>Holango gauzek entzunde gorritu be iten gara, baia bueno, ez jatzu arrazoirik falta...je,je! Ba bai, nok pentsauko zauen LT 15. zenbakire helduko zanik? ta ganera, hemen, primizian, zera esango deutsugu: hasi gara 16. zenbakie prestetan eta potente dator (opari ta guzti), eta herriko lagun artista baten ibilbidea laburtan dauen DVD bat produzidu gurean be bagabiz... baia gauze bakotxa bere momentuen. Bitartean eskerrikasko gure abentura ta kalenturak segitearren eta egunero apurtxu bet lurpetarrauak izitearren. Be LT people!</p>
Utzi iruzkina: