Apirilean KARABIEN...

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2006-04-09 23:49
1

Harriketarrok geurean jarraitzen dugu, eta apirilean ere badauzkagu hamaika kontu. Oatxis egun arrakastatsuaren eta Simpson gauaren ostean, hona hemen zertan ari garen;

-Apirilaren 10ean, Bilbotik Etxarrira antolatutako mendi martxa Lemoara helduko da, eta martxistak gaztetxean izango ditugu afaldu eta lo egiten. Eta noski, gaztetxekook ere hartuko dugu parte martxan eta asteburuko Topagunean.

-Apirilaren 21ean Iparraldera abiatuko gara asteburu pasa, Maulen hasten den Gaztetxe Martxan parte hartzeko. Martxa maiatzaren 2an pasatuko da Lemoatik; kalejira, prekarietateari buruzko hitzaldia eta afaria izango ditugu egun horretan, eta martxistek gaztetxean egingo dute lo.

-Apirilaren 28an kontzertua izango da Karabien, bi bakarlariren eskutik; Borja Estankona eta Antton. 22:00etan hasita.

-Apirilaren 30erako ere kontzertua antolatu da Begitu aldizkariaren 4 urteak ospatzeko. Kokein taldearen kontzertu akustikoarekin gozatu ahal izango dugu 22:00etan.

 

ZALE

ZALE 2006-05-22 10:37 #1

<p>ANIMO&nbsp;&nbsp;!!!</p>

<p>ONENAK ZARIE!</p>


Utzi iruzkina: