Babi

kantiruki 1456150191999 Kantiruki | 2007-01-04 20:55
1

Gure lagun minari Pantzo Hirigarai Baigorriarrak idatzi bertsu unkigarriak. Estar Biarnes taldearen airean.


Babi


Mirailan bilatuz zure begitartea
Hutsik gelditzen da mitraren bestaldea

Mendian bilatuz nunbait zure itxura
Lanoek estaltzen hartu duzun xendera


Nola sinets laike herriaren bihotza
Zaukula gelditu sekulako hil hotza

Nola jasan laike zure orroitzapenak
Kolpatzen dauzkigu egun eta orenak


Plazetan bilatuz zure urrats galantak
Airean hitzatu zauzkizu entrexatak

Bestetan bilatuz irri karkail ozenak
Elkor uzten gaitu zure ixiltasunak



Nola onar laike ilun nabar huntarik
Ez dela gehiago piztuko goiz argirik

Nola egon laike gaur oihukatu gabe,
Gu baitan dirauten hanibeste hatsegabe

Alejandra

Alejandra 2018-04-10 16:33 #1

Kaixo! Argentinako koru baten naiz, eta kanta hau prestatzen ari gara. Nori arituta dagoen jakin nahi dugu. Nor den Babi. Eskerrik asko


Utzi iruzkina: