Kamaleoiaren Pozoia

"Zemuz doakizu?" Galdetu zidan besarkada gihartsu ta handi bat emanez. Orduan konturatu nintzen ez zidala ezagun bat bezala ikusten, baina lagun min bat bezala. Besoak luzatu zituen nere aurpegia bere eskuartean. Irrifarre garbi eta ireki bat ezpainetan.    Begiek nere aurpegi osoa aztertzen zuten, zimurdura guztien mapa bat osatzen hariko baziren bezala. Ez nengoen eroso hasera haseratik baina bere ikerketaren sakontasuna gehiegi izan zen.   Irribarre ireki ta garbia agertu bezala desagertu zen. Hala ere, nolabait, bere begiek goxotasunez beteta begiratzen zidaten. Aspa...


Mendi tontorrean aurkitu ginen. Zu sortaldetik iritsi zinen eta ni sartaldetik. Zu desertu lehorretik, ni baso ilunetik.  Azkeneko pausoak eman eta mendia gainditu nuenean aurkitu zintudan. Hankak gurutzatuta, lurrean eserita, aurrean irekitzen zen eremua nolabait zure begiekin besarkatzen ari zinen. Zure gogotapenetan galduta.  Pausoak gelditu eta zuri so geratu nintzen. Hainbeste urte ziren elkar ikusi gabe ezin nuela oroitu azkeneko aldiz noiz ikusi ginen. “Nola liteke mundua hain zabala izanda biak hemen topatzea,” galdetu nion nere buruari. Mendiko haize hotza...


iurgi.urrutia@gmail.com 1669755573500

Iurgi Urrutia

Euskalduna. Australiarra. Liburuzaina. Gauza asko esan daitezke baina oraingoz, hau esan dezaket: Iurgi Urrutia naiz. Australian bizi naiz baina nere bihotzaren zati handi bat beti Hernanin dago. Kamaleoiaren Pozoian, euskaraz idatzi ditudan(eta idatziko ditudan) zenbait gauz agertuko dira. Gogoetak, istorio laburrak, olerkiak... denetatik pixkat. Hogei urte baina gehiago daramatzat Australian, Melbourne inguruan, bizitzen eta horren ondorioz ez det lehen bezain beste euskeraz idazten, gehiena ingeleraz idazten bait dut orain. Blog honetan iraganean idatzitako testuak agertuko dira, baina blogak euskaraz berriro idazteko animatuko nauen itxaropena det.

Kategoriak