Otegi, Petrikorena eta Olano irten dira espetxetik!
Arratsaldeko zazpi eta erdietarako minutu gutxi batzuk falta zirela gurutzatu dute Madrilgo Soto del Realgo espetxeko atea Arnaldo Otegi eta Juan Joxe Petrikorena Batasuneko buruzagiek eta Juan Mari Olano Askatasunekoak. Gaur goizean ordaindu dituzte hiruren bermeak, guztira 650.000 euro. Atarian senide eta lagunak, eta ezker abertzaleko zenbait buruzagi zituzten zain
Iruzkinak
Utzi iruzkina: