TIM O´REILLY

juliusland 1456150133745 **TEO SAGARDOTEGIXAN** | 2006-10-20 14:18

EPA blogariok!  orain iritsi berria naiz(goizeko ordubi térdiak dira), Arrasaten today iko 06-koak izan dugun afaritik, badakit aldi berean goiz eta berandu dela. Goiz juerga batetik bueltatzeko( gurasoek eskaintzen zidaten eskaintza bakarra), eta berandu, aldiz, blog batean idazteko. Nire etxe ondoan aurkitzen den baserriko oilarra kantu kantari dabil jada, goizeko seiak bailitzan. Gizajua, nik uste dut horrek inoiz ez duela ulertu bere kantuaren funtzioa zein den. Baina esan behar dut, hemengo erlojuaren antzera dabilela, alderantziz.  Harira bueltatzen, sagardo pixkat  etab edan  eta gero, pozaren pozez ezin naiz ohera joan. Hori dela eta Joxek bialdu berri digun lana egitea erabaki dut. Gainera badakizuen moduan Edgar Allan Poe eta bere inguruko idazle askok eta askok euren pasarteak alkoholaren menpean zeudenean egiten zituzten, drogek inspirazioa areagotuko balute bezala .                                                                                                      Tim O´reilly-ren( Irlandarra da, hegoaldekoa, Cork-ekoa eta web 2.0  kontzeptuaren asmatzailea)  artikuluak ongi dioen bezala,  internet gaur egun ez da norberaren ordenagailuaren osagarria, denok denon artean informazioa elkarbanatu dezakegun leku bat ere bada.Horrela, informazioa esaten dugunean ez gara albiste hutsetaz bakarrik ari, baita bakoitzaren iritzi pertsonaletaz eta bakoitzaren esperentzia, lan edota edukietaz ere. Modu berean aldizkariek lor ez dezaketen ekintza bat ere gertatzen da hemen, konektatzen diren guztien iritzia jakitzea, hau da, irakurle edo nabigatzaileena, gizartearen isla bilakatuz edo nik beste idatzi baten nioen moduan: " Geure bloga, Geure itzala". Izan ere, internet erabiltzaileeri esker dabil. Bestalde,, Julio Ibarrak esan zigun moduan, etorkizunena egunkariak desagertu egingo dira, internet askosaz azkarragoa eta merkeagoa delako eta albiste bat ikuspuntu desberdinetatik alderatu dezakezulako edozein ordutan, 3 klik egiten baino ez.Gainera, berak dioen moduan eta sinesgaitza dirudien arren, 3.munduaren eta herrialde garatuen arteko komunikazioa ere  areagotzen ari omen da, internet eta telefono mugikorrei esker. Ze kosta egiten bazaigu ulertzea ere,  ni hemen idazten ari naizena munduko edozeinek irakurri dezake eta aldizkari bat,ordea, ez. Arazoa askotan hizkuntza izan daiteke, baina guk ez dugu gure hizkuntzan idaztea alde batera utziko. Gure hizkuntzak nortasun bat adierazten duelako, eta gainera nahiz eta oso ongi jakin beste hizkuntza bat, inoiz ez zara zure ama hizkuntzean bezain ondo espresatuko.  O´Reillyk dioen moduan honek nik idazten dudana  euskaraz idazten badut, irakurri ahal dezaketen taldea murrizten ari naiz, baina hizkuntza minoritarioak ez dira galdu behar. Agian egia da Tim-ek dioena, egunen batean gure artean hizkuntza ezberdinetan hitz egin ahal izango dugu, itzultzailerik erabili gabe.

 

Tim O´Reilly ( Gostinek ze esango luke Tim-en begiradaren norabidearen inguruan?

Beraz, orokorrean esango nuke Tim-ek dioena guztiz zentzukoa dela, nahiz eta Afrikan hau erabiliko denarena pixkat utopikoa iruditu. Hala ere, uste dut internet oso tresna aberatsgarria dela nabigatzen duen edozeienentzat. Munduko edozein puntutako  informazioa aurki dezakezulako, eta baita aspaldi ikusi ez zaituzten lagunek bizi zarela ere jakitzeko, eta nondik nora doazen momentu horretan zure ideiak jakin ahal izateko. Edo guk erabiltzen dugun antzera lanak entregatzeko, gaienra bide batez folio gutxiago gastatuko ditugu, naturaren alorrean ere aurrerapauso nabari bat behingoz emanez.Horrela, lepoa apostuko nuke, internet hemendik aurrera hedabideen artean erregea izango dela.

 


Utzi iruzkina: