Suzko azeritxoak ez gaitu inoiz erreko!
Ez, azeritxoak ez du lortuko! zenbatek borrokatu behar izaten duzue egunero-egunero zuen ordenagailuarekin?
Interneteko itsasoan surfeatu nahi izaten duzuen oro, Kuba aldera joaten bazaizue surf taula eta bertako "ritmo Caribeño"-az kontagiatzen bazaizue kezkagarria izan daiteke. Hau da, zuen ordenagailuko softwareak lasaitasunez nabigatzen uzten ez badizue, norabide aldaketa eta moteltasuna direla eta, jantzi zapatilak eta zoaz mendira! Zure kezka konponduko duen azeritxoaren bila!
Bai bai Firefox izeneko software librera pasatzeko ordua heldu zaizu! Eta pentsatuko duzu: orain hori deskargatu, instalatu, ordaindu, lehengo informazio hori Firefox-era pasa, ohitu, eta gero lehen neukana nahiago badut zer, merezi al du?
Hori da Firefox-era pasatzeko orduan erabiltzaile guztiok pentsatu genuena. Baina azkenean buruari ausartak izan behar ginela esan eta azeritxoa etxean sartu genuen. Orduan bat-batean konturatu ginen izandako duda guzti horietan pentsatzean denbora baino ez genuela galdu, Firefoxa instalatzea musu-truk delako, euskaraz posible da, eta gainera explorrerarekin ere bateragarria. Hau bai hau pagotxa!
Firefox Euskal Herri erdi eta beste erdiaren asko hasi denez erabiltzen hainbat testigantza ere badaude, hau da, Firefox-aren aldeko apustua egin duten pertsonak eta ondoren software libre honen onurak azaldu dizkigutenak.
Gehien eskertzen dutena testigu horiek euskalbarra, xuxen, fitxa bidezko nabigazioa, abiadura , askatasuna, dituen gehigarriak eta segurtasuna.
Nik egia esan, orain dela pare bat aste sartu nuen etxera azeria eta harrezkero biak erabiltzen ditut. Gauza batzuetarako bata eta gainontzekoentzako bestea. Niri gehien gustatzen zaizkidan gauzak azkartasuna eta edozein tokitan idatzita ere Xuxen-ek zuzendu egiten dizula da, hau da, blogetan etab.
Egia esan, testigantzen metodo honek telebistan azken bolada honetan hainbeste ematen zuten iragarki bat ekarri dit burura. Izan ere, iragarki horretan jendea produktu baten aldeko onurak aldarrikatuz ageri da. Hementxe duzue hain esanguratsua izan den iragarkia: (Bien bitartean Suzko azeritxoak ez gaitzala inoiz erre!)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: