IRLANDAREN ZIPRIZTINAK
Pasatako uztailean Irlandara joatea pentsatu genuen lagun batek eta biok. Hasiera batean ez genekien irlako ze aldetara jo, baina azkenean Dublinetik kilometro gutxira aurkitzen den herritxo batetara joatea pentsatu genuen. Bertan taldetxo bat osatu eta esperientzia izugarria bizi izan genuen: paisai zoragarria, familia oso-oso atseginak, tabernetako giro alaia, itsaslabarren liluragarritasuna, euren musika, kultura eta garagardoz zipriztinduta bueltatu ginen etxera. Herrialde berezia da benetan, eta zipriztin hori daramagu oraindik bihotzean.
insitu_init_page_set_description_div('72157594477274051');
Iruzkinak
Gorka 2007-02-08 00:07 #1
Horrelako esperientziak ahaztezinak izan ohi dira. Gainera Irlanda, gogo pilo bat dauzkat bertara joateko!<br />
ane 2007-02-08 11:44 #2
Ez pentsatu birritan eta joan!!!! zoragarria bene-benetan!!!!
Utzi iruzkina: