HiZtEgI ErAbILGaRrIaK BeNeTaN
€pa! Euskarako Beatriz irakasleak bialdu zigun lantxo bat egiteko ordua iritsi dela iruditu zait. Bertan, guk gehein erabiliko ditugun 3 hitzegiren aipamena egin behar dugu; azalpentxo hau ematen dizuet ez dezazuen pentsa nik hau dirutruk egiten dudanik, hau ez baita komisoen kontua. Horrez gain, esan beharra daukat aukeratu ditudan 3 hiztegiak hizkuntza ezberdinetan daudela, bata euskaraz, bestea, gaztelanaiz eta azkena,berriz, ingelesez. Gaztelera ematen zigun->( pasadan asteartean baja hartu baitzuen haurdunaldiagatik) Begoña irakasleak esaten zigun moduan :" debemos ser plurilingues". Hau da, 3 hizkuntzak eta ahal bada gehiago primeran menperatzen ikasi behar dugu, 3 hizkuntzetan komunikatu eta informatu ahal izateko.
Azalpen inozoak alde batera utzita, has gaitezen lehenengoarekin. Harluxet aukeratu dut egokiena iruditu baitzait , euskarazko hitz bat ulertzen ez dugunean zer den azaltzeko, gaztelaniara jo gabe.Gainera, ulertzen ez dugun hitza testuetan edota irudietan bila dezakegu, arrotza egiten zaigun hitz hori azalpenez gain irudiz ere hobeto ulertzeko.
Bigarrenari dagokionez, 3000 hiztegia izan da aukeratu dudana. Bertan, euskaratik- gaztelaniara hitz baten itzulpena eta alderantziz jasotzeko aukera baitugu. Askotan, hitz bat beste hizkuntza batean nola den jakinda ere, hobe izaten delako hemen begiratzea, guk dakigun hitz hori beti ez delako egokiena testuinguru batean. Gainera, hiztegi honek 2-3 segundu baino ez dizu itxaroarazten, ze beste batzutan minutuak izaten dira eta batzutan itzultzaile enpresa batetara bialdu behar izaten duzu, hori ez bazaizu ordenagailua blokeatzen. Hori dela eta, benetan oso erabilgarria iruditzen zait 3000 hiztegia.
Azkenik, ingelesa lantzeko oso egokia, berria eta ingelesetik-euskarara itzultzen duen lehen hiztegia aurkitu dut. Morris du izena eta hitzaren itzulpena jartzeaz gain, adibide ugari dakartza eta baita euskarazko kantu edo esamoldeak ingelesez. Hau oso bitxia iruditu zaidanez, adibide bat ipintzea aberatsgarria izango zela pentsatu dut: -lepo: ( bizkarra ) back; bidean anaia erortzen bazaik, ~an hartu 'ta segi aurrera if your brother falls along the way, carry him on your back and carry on. Hori dela eta Morris hiztegia erablitzen animatzen zaituztet, gure nortasuna ere itzultzen duelako.
Besterik gabe, espero dut 3 hiztegi hauek zuen dudak argitzea. Gogoratu doan direla eta Eusko jaurlaritzak hornitzen dituela.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: