BIZILAGUNEK ATEA JO DIDATE!

juliusland 1456150133745 **TEO SAGARDOTEGIXAN** | 2006-12-22 01:09
6

Gaueko hamarrak eta laurden eta oporrak hartu berri ditudanez, singstarra piztea erabaki dut ahizparekin kantatu eta ongi pasatzeko. Joku honetan bakoitzak mikrofono bat dauka, batek gorria eta besteak, berriz, urdina. Eta kanta bi zatitan dago banatuta, gorri ta urdina txandakatzen. Bukaeran bakoitzak egin duen puntuazioa jasotzen du beraz  ahal dugun eta hobetoen egiten saiatzen gara. Kontua da Fitoren kanta jarri dugula eta jada kaugarrena zenez, inoiz baino pozikago geunden. Puntuazioa nahiko antzerakoa zen, baina bapatean soinu arraro bat entzun dut. Hasieran pentsatu dut kantuaren melodiarekin batera zihoala. Baina bapatean garrasi bat entzun eta etxeko hall-era joan nahiz, non atearen atzean pertsona bat zegoela nabari zen. Orduan atea zabaldu eta goiko bizilaguna zen bere alabak bihar lan egin behar duela eta isiltzeko arren eskatuz. Baiezkoa eman eta atea itxi dut, ez naiz ongi sentitu, eta dena itzali dut. Baina pentsatzen egon eta konturatu naiz orain bere alaba gazteagoa delako baina nire adina zuenean egunero egoten zen takoneatzea beharrezkoa den flamenkadaren bat kantatzen. Zer esanik ez, egunero goizeko ordubietan dutxatzen denean.

Baina oraindik ulertzen ez dudana da, zergaitik jausten zaizkion hainbete kanika lurrera. Inoiz ez dut ulertu nondik ateratzen diren gainontzeko bizilagunek dituzten kanikak, eta zergatik duten horrenbesteko ilusioa jolastearren. Gaur egun geroz eta zailagoa dae txean intimidadean bizitzea edota aisialdian primeran pasatzeko ekintzaren bat burutzea.

bizilaguna

bizilaguna 2006-12-22 10:15 #1

Zure bizilagunak arrazoia du. Nirean horixe gertatzen da orduko ez dakit zer ordutara arte egoten dira zarataka beheko lonjakoak, eta ni goizeko 6etan altxatzen naiz egunero. Ez dut uste hain zaila denik ulertzen. Zentzu apur bat eduki besterik ez da behar, eta hormonak kontrolatzen ikastea, aizu.

Ane urkiola

Ane urkiola 2006-12-23 17:26 #2

jajja! bai arrazoi guztia duzu, baina gaueko 22:15 ziren ez zen hain berandu. Gainera ongi pasatzeko batzuk egunean dugun mometu bakarra  gaua da, eta gure hobbyetako bat kantatzea bada zer? Goizean ez dugu egingo!!!
Nik ulertzen dut zure postura, ze jendea goizeko orduak arte egoten da kriston buila egiten, lokaletan batez ere. Gu ere horrela ibiltzen gara, baina gure lokala garaje bat denez, arazorik ez, hormonak euren erritmora disfrutatzen dute!
Hala ere, nik uste dut etxeetako paretak lodiagoak izan beharko zirela edo insonorizatuagoak, ze nire gainekoak eztabaidatzen duten oro dena entzuten da eta horrela ez dago intimitaterik.
ah!Eta ez legoke txarto izena jarriko bazenu, izena ez baita bakarrik jartzen gauza onak idazten direnean.

bizilaguna

bizilaguna 2006-12-27 13:00 #3

Ez nauzu ezagutzen, eta izena jarriz gero abizena ere gaineratu behar. Beraz, bizilagun izango naiz aurrerantzen ere. Segi idazten eta urte berri ona izan dezazula.

Ane urkiola

Ane urkiola 2006-12-27 16:35 #4

jajja! Adoz nago bizilagun! Jakin ezazu gabon zaharretan bakea izango duzula ze amamaren etxera noa! zuk ere ondo pasa gabonetan!!!! nongoa zara?

2006-12-28 12:21 #5

Biosferaren erreserbakoa, Bizkaialdean. Lasai, zuen lokaleko zaratak ez dira honaino ailegatzen, eta hegazti migrariek errun ditzakete patxaran arrautzak.

maria

maria 2006-12-29 14:16 #6

kaiiixuu ane potxoliisima!!!!!!!zmz?ondo esperot!!thanks for your comentaries!!kriston ilusioa ein dezta!ai ama ane...lo q  n te pase a ti jajaja ane ta bere historixuak..idatzi behar dozu liburu bat!!best seller izango da fijo!!

nere fotologan textuak erderaz idatzitak daoz espainia ta mundu guztiko jendea sartzen dalako..horixe da arrazoi nagusia!!erderaz ikastea jajaja ez daka zerikusirik!jo domekan kristona ein behar douu!!diskofesta edo holako zeozer baina ikaragariia izan behar da!!

zelan doiz lanak??puuff nere etxekolanak oporretan daoz oindiokan..atzo urten zinen?ni etxian gelditu nintzen tripako minez naolako...laister sendatzea espero dot...

beno ane potxolii ondo pasau bazkarixan patxo pila!paaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa

Utzi iruzkina: