SOFTWAREA
definizioa: Softwarea ordenagailuaren atal logikoa da
sistemakoa: ordenagailua martxan jartzean abiarazten dena da, aplikazio guztien exekuzioa kontrolatzen duena
WINDOWS: Microsoft Windows sistema eragile komertzial bat da ordenagailu pertsonalentzat. Multzo hau Microsoftek lehen aldiz 1985. urtean aurkeztu zuen eta gaur egun konputagailu pertsonalen merkatu mundiala menperatzera iritsi da. Windowsen bertsio berriak sistema eragile osoak dira.
Hasiera batean, Windows MS-DOS sistema eragilearen gainean egindako interfaze grafikoa bat zen, soilik. Aurrerago, ordea, NT familia sortu zuen eta horren gainean egindako Windows berriak ez dira MS-DOS-en oinarritzen.
LINUS: Linux sistema eragilearen Kernelaren sortzailea da. Helsinkin (Finlandia) jaio zen 1969ko abenduaren 28an.
21 urterekin 5 urteko esperientzia zuen programatzen eta Minix sistema eragiletik ideiak hartuz proiektu pertsonal bat hasi zuen. Maurice J. Bachen Design of the Unix Operating Systemen oinarrituz eta Minix-en Kernel-ari aldaketak eginez, GNU proiektuak sortutako softwarea IBM/PC arkitektura batean exekutatzeko moldatu zuen. Horrela, 1991n Linux-en lehen bertsioa argitaratu zuen, BASH eta GCC exekutatzeko gai zena. 1992ko Urtarrilean GPL lizentzia erabaki zen Linux-entzako
aplikaziozkoa: Funtzio konkretu bat exekutatzen duten programak dira.
OPEN OFFICE: OpenOffice.org (eta ez OpenOffice, marken arteko lehia bat zela-eta), LGPL lizentziapean kode irekiko bulegotika-suite bat sortzeko proiektu komunitario bat da, Sun Microsystemsen StarOfficen oinarrituta.
Microsoft Officen sortutako fitxategiak zuzenean irakurtzeko gai da, baina bere formatu propioa erabiltzen du, XMLn oinarrituta dagoena. Fitxategiak XML formatuan sortu eta gero, konprimatu egiten ditu, eta honi esker Microsoftenek baino leku gutxiago behar dute.
OpenOffice.org-ek Microsoft Windows, Linux, Solaris eta Mac OSerako bertsioak ditu. StarOfficen azken bertsioak ere OpenOffice.org-en oinarrituta daude
INTERNET EXPLORED
Programaziozkoa
java: Java objektuei zuzendutako programazio lengoaia arrakastatsua da. James Goslingek asmatu zuen Sun Microsystems enpresan 1990 hamarkadan. Plataforma aunitzetan berriz konpilatu gabe erabiltzeko taiutu zuten hasieratik. C++-en antza du, baina sintaxia eta batik bat memoria kudeaketa sinpleagoak dira.
Iruzkinak
2010-11-08 15:56 #1
jilii'¡¡¡
Utzi iruzkina: